From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip Kerr (Edinburgh, 1956ko otsailaren 22a - Londres, 2018ko martxoaren 23a) eleberri poliziakoen idazle eskoziarra zen.
Philip Kerr | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo eta Erresuma Batua, 1956ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2018ko martxoaren 23a (62 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: maxkuriko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jane Thynne (en) (1991 - 2018ko martxoaren 23a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Birminghamgo Unibertsitatea Stewart's Melville College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, legelari-poeta, zientzia-fikzio idazlea, haur literaturaren idazlea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | P. B. Kerr |
Genero artistikoa | abentura-nobela nobela beltza Nobela poliziakoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
philipkerr.org | |
Birminghamgo Unibertsitatean ikasitakoa, 1980an Lege-master bat lortu zuen. Publizitate arloan lan egin du, Saatchi & Saatchi konpaini ospetsuan. 1989an March Violets nobela argitaratu zuen eta horrekin literatura munduaren ateak ireki zitzaizkion. Nobela beltz horrekin Berlin Noir izeneko sailari eman zion hasiera. Narrazio poliziako horiek Alemanian kokatzen dira, nazismoaren garaietan zein bigarren mundu gerraren ondorengo urtetan. Oso liburu gordinak dira eta historikoki ondo dokumentatuta. Sail horretan protagonista Bernhard "Bernie" Gunther izeneko detektibea da, pertsona bakartia eta berezia, Berlingo bazterketaren munduan ondo mugitzen den detektibe pribatua. Nobela horietan Kerrek Hitlerren diktaduraren alde ilunenak aztertu ditu sistema politiko horren hipokresia eta basakeria salatuz.
Kerr Jane Thynne idazlearekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu (William, Charlie eta Naomi). Dagoeneko hogeita lau nobela idatzi ditu, zazpi haur literaturaren barruan, P.B. Kerr izenburupean.[1]
2009an RBA Nobela Beltzaren Saria delakoa eskuratu zuen. Sari hori bere espezialitateko munduko sari handiena da: 125.000 euro. Liburu horrekin “Berlin Noir” saileko giroa berreskuratu du. Zientzia-fikzioaren alorrean saiatu da baita ere, A Philosophical Investigation (1992) liburuarekin, etorkizunean kokatu duen nobela poliziakoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.