From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Gorriz Moreda (Iruñea, 1846ko urtarrilaren 19a-Madril, 1887ko abenduaren 17a) gaztelaniazko nafar idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria izan zen, batez ere ezaguna bere komediei eta antzezlan laburrei esker.
Pedro Gorriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1846ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1887ko abenduaren 17a (41 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Iruñean lehiaketa desberdinetan parte hartu zuen. Madrilera joan zen eta han, 1870tik 1885ra 29 antzerki lan idatzi zituen. Batez ere komediak, saineteak eta ekintza bakarreko antzezlanak egin zituen eta horri esker nahiko ospe lortu zuen. Bere lehengo lana, bertsoz idatzitako komedia, Iruñean argitaratu zuen, Derechos ilegislables; 1870ko otsailaren 10ean Iruñean taularatu zen. Urte berean, Iruñean ere, Lan batzuk Eduardo Navarro Gonzalvorekin batera egin zituen. Pio Barojak antzerkigilea Iruñeko Kale Berriko Fonda del Juston bizi zenean Gorriz familia deskribatu zuen, aita, ama eta bi alabak, Encarnación eta Isolina. Nafarroako lirika tradizionalaren bilduma prestatu zuen ere, Del cancionero popular navarro. El Ateneo aldizkarian idatzi zuen. 1884an Iruñeko Udalak antolatu zuen lehiaketan "Urrezko luma" irabazi zuen. Madrilen hil zen, 1887an.
Lan gehienak testu laburriak dira: saineteak, jostailu komikoak...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.