From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro-Martín Balda Basarte (Iruñea, 1920ko martxoaren 14a - ib., 2009ko abenduaren 27a) nafar artista bat izan zen, margolaria eta kartelgilea izateagatik ezaguna dena. Haren karreraren ezaugarri bereizgarriena mende erdi baino gehiagoz Iruñeko peñek San Fermin jaietan erakusten dituzten pankartetako asko sinatu izana da.
Pedro-Martín Balda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1920ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2009ko abenduaren 27a (89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Iruñeako San Anton kalean jaio zen 1920ko martxoaren 14an, Ángel Balda Pinaqui militarraren eta Victorina Basarte Muro irakslearen zortzi seme-alabetatik laugarrena izan zelarik. Haurtzarotik musikarekiko interesa erakutsi zuen, eta, horren ondorioz, musika ikasketak jaso zituen Kale Nagusiko Huarte ikastetxean. Bertan, Remigio Mugicak solfeoa irakatsi zion eta biolina ikasi zuen Felipe Aramendia eta Jose Antonio Uharteren eskutik[1]. 1937an Santa Cecilia Orkestran sartu zen, eta 1940an lehen bibolin postua hartu zuen. Horrez gainera, parte hartu zuen Iruñeko Orfeoian, hainbat musika-taldetan eta zarzuelan ere, abeslari eta musikari gisa, etaEl Lebrel Blanco antzerki taldean aktore bezala aritu zen ere[2]. Garai horretan argazkilaritza jorratzen hasi zen, 1947ko San Fermin lehiaketan lehen saria lortuz. Pinturarekiko interesa momentu horietan hartu zuen ere, bere kabuz ikasi zuena, haren interes musikalak mantentzen zituen bitartean. Kartelen sorkuntzan nabarmendu zen, Iruñeako Aste Santuko eta San Fermin jaietako ekitaldietarako egindako diseinuagatik errekonozimendua lortuz.
Olivia Berastegirekin ezkondu ondoren, bikoteak Iruñeko Pozoblanco kaleko 5. zenbakian ezarri zuen bere etxea. Bere ibilbide artistikoaz gain, Casa Cigan ere lan egin zuen, Iruñeko erdialden kokautako etxerako ehun-denda bat zena, baita gasolindegi batzuetan. 1980ko hamarkadan, Jaunaren Pasioaren Ermandadearen Batzordeko kide izendatu zuten, eta subprior gisa jardun zuen[1]. Hainbat hamarkadatan zehar, kartelen sorkuntza, olio-pintura eta Nafarroako Gobernuak antolatutako udako arte ikastaroetako irakaslea izatea konbinatu zituen.
1991ko San Fermin jaietan, Baldak Iruñeko Udalaren ohorezko zapia jaso zuen, José María Pérez Salazar eta Manuel Turrillasekin batera. Azken horrekin batera, Maisonnave hotelaren omenaldia jaso zuen, sanferminetan egindako ekarpenagatik. Azkenik, Pedro-Martín Balda 2009ko abenduaren 27an hil zen Iruñean, 89 urte zituela.
40ko hamarkadan zehar bakarkako zein taldeko erakusketak egin ondoren[3][4], Baldaren 1950ko eta 1980ko hamarkada bitarteko ibilbide artistikoa kartelak sortzera bideratu zen nagusiki. Garaiko beste artista batzuekin elkarlanean edo banaka lan eginez, Baldak San Fermin jaietako lau kartel ofizial diseinatu eta irabazi zituen lehiaketa bidez: 1951ean (Ramón Millórekin batera), 1955ean (Muñoz Solarekin batera)[5], eta 1956an eta 1960an bakarka. Kartel horiek zezenak, entzierroa, kilikiak eta musika nabarmentzen zituzten, Iruñeko jaietako elementu bereizgarriak zirenak [6]. Garai horretan, hainbat ospakizun eta ekitalditarako kartelak eta programak diseinatu zituen ere, hala nola Iruñeko Aste Santurako, Tuterako Santa Ana jaietarako, kirol-ekitaldietarako eta Zangozako jaietarako.
Kartelak sortzeko lanaz gain, Baldak Iruñeko peñentzako pankartak ere egin zituen. Iruña'ko peñarentzat egin zuen lehen enkargua 1943an, eta 2000. urtean Oberena peñak azken enkargua egin zion arte, hainbat peñentzat berrehun pankarta inguru egin zituen.
Urte askotan, Baldak gobernuaren aldez aurreko zentsuraren mende jarri behar izan zituen bere pankarten zirriborroak, margotu ahal izan baino lehen, eta haietako batzuk zentsuratuak izan ziren. Hala ere, 1966an Manuel Fraga ministro frankistaren Prentsa Legea onartu zen, eta horrek aldaketa ekarri zuen zentsura-prozesu horretan. Artistak berak pankartak honela deskribatzen zituen Iruñeko Udal Aurrezki Kutxak 1981ean argitaratutako liburu batean:
El dibujo ha de acusarse con ironía, gracia y respetuoso atrevimiento, de todo cuanto suceda en Pamplona, en este país o en el mundo entero (que hoy es más pequeño) con franqueza y la sana y santa intención de hacer reír y no para ofender. [7]
Pedro-Martín Balda, kartelen sorkuntzatik aldentzen zen bitartean, olio-pinturan eta akuareletan aritu zen 1980tik aurrera, nahiz eta 40ko hamarkadan jada margotzeko modu horretan interesa erakutsi. Nafarroako, bereziki Iruñeako eta inguruetako, paisaia margotu zuen, eta horri esker errekonozimendu handia lortu zuen, Jesus Lasterraren ildokoa, eta bakarkako hainbat esposizio egin zituen. Kritikariek aitortzen dutenez,
Balda ha realizado a lo largo de su vida una crónica de Pamplona, como si se hubiera empeñado en ilustrar la historia de a pie realizada por José Joaquín Arazuri. Uno y otro se complementan en su empeño de acercar esos tópicos y tradiciones que han quedado ya en el recuerdo. [8]
Baldak paisaiak margotzen zituen, Nafarroako paisaia-tradizioari jarraituz baita Jesus Basiano eta Jesus Lasterra bezalako figuren eraginak erakutsiz ere. Bere mihiseak, neurri txikikoak gehienetan, leku historikoetan zentratzen ziren, askok desagertzeko zorian zeudelarik. Artistak leku horiek zaintzeko asmoa adierazten zuen bere obren bidez. Bere estiloa, inpresionismoan inspiratua, argiaren harrapaketagatik eta kolorearen erabileragatik bereizten zen. [9][10]
Baldak liburuak eta aldizkariak ilustratu zituen, iragarki publizitarioak, umorezko binetak prentsan, eta abarrekoak. Artistaren ilustrazioen adibide gisa honakoak har daitezke:
Prentsarako umorezko ilustrazioak egin zituen bereziki Diario de Navarra egunkarian. Ilustrazio umoristiko horietan bizitzako gai goriak plasmatu zituen.[11]
Pedro-Martin Baldak pergaminoetako miniaturagile bezala aritu zen ere, bereziki instituzio batzuek enkargatutako omenaiak egiten, beraz, obra pribatuak ziren oro har. Miniatura hauetan elementu alegorikoak, armarriak edota herrien edo hirien simboloak margotzen zituen.[11] Baldak egindako pergamino batzuen adibideak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.