Pazzis Sureda

mallorcar eskultore eta margolaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Pazzis Sureda

María Magdalena de Pazzis Sureda Montaner, ezagunagoa Pazzis Sureda izenez (Palma Mallorcakoa, Mallorca, Balearrak, 1907ko otsailaren 25a – Genoa, Mallorca, Balearrak, 1939ko maiatzaren 11) mallorcar eskultore, margolaria eta poeta izan zen, Pilar Montaner Maturana margolariaren eta Juan Sureda Bimet mezenasaren alaba. Bere lanek ekialdeko eragina duten joera espresionista nabarmena erakusten dute.[1][2][3][4]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Pazzis Sureda
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Magdalena de Pazzis Sureda Montaner
JaiotzaPalma Mallorcakoa, 1907ko otsailaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGènova (en) , 1939ko maiatzaren 11 (32 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaJoan Sureda Bimet
AmaPilar Montaner Maturana
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea
Mugimenduaespresionismoa

Itxi

Biografia

Izaera bihurri eta bitxia zuen, eta haren bizitza eta lana Mallorcan bizi izandako haurtzaro zoriontsuak markatu zuen. Bizitza erdia baino gehiago tuberkulosiaren ondorioak, gerra zibilak, harreman istilutsuek, izan zuen alaba bakarrak abandonatzeak...azkenean bere buruaz beste egitera eraman zuten. Bizi zela ez zuen erakusketarik egin. Nabarmentzekoak dira Valldemossako paisaiarenkuarela bat, olibadien koadro bat (Pilar Montaner amak ere pintatzen zuen) edo Fred O’Hara, galdu zuen maitearen erretratua.[5]

1931tik 1935era bitartean Tomás Vila, Aurelio Cabrera eta Dionisio Pastorren eskultura-tailerretan ikasi zuen. Ca's Potecari (Genoa, Mallorca) egindako arte-jarduerekin estu lotua egon zen; bertan, Mallorcako pintoreak eta artistak eta kanpotarrak agertzen ziren, hala nola Jacobo Sureda (neba), Eleanor Sackett, Lorenzo Villalonga, Archie Gittes, Cicely Foster, George Copeland, Adolf Fleischmann, Frederick O’Hara, Francisco Vizcaíno López-Arteaga, Melanie Pflaum, Irving Pflaum, Pedro Sureda, edo Jean Georges Cornelius.

Thumb
Pazzis Sureda Montaner

Frederick O’Hara margolari eta litografoarekin izandako harremanak eta harekin Afrikako iparraldean egin zuen bidaiak arrasto nabarmena utzi zuten Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan egindako pinturan eta eskulturetan. Bizitza laburrean, lan grinatsua eta oso sakabanatua utzi zuen. Haren bizitzak inspiratu zituen Melanie Pflaum-en Bolero eleberria eta Jaume Pomar poetaren soneto bat. Mateo Mirasen lehen eleberriak 'Pazzis Sureda y el abismo ' izenburua du. Pazzis Suredaren familiari ez zitzaion gustatu artistari buruzko fikzioa, eta hauxe adierazi zuen:

"Ez dago ondo asmatutako gauzak kontatzeko izen errealak erabiltzea, jendeak ez dakielako zer den egia eta zer ez".[6]

Thumb
Pazzis Sureda Montaner

Aintzatespenak

  • Palma Mallorcakoak Jacobo eta Pazzis Suredari omenaldia egin zien eta bizi izandako etxean plaka bat jarri zuten.[7]
  • 2023ko abuztutik Palma Mallorcakoa jaioterrian, Génova eta Cala Major lotzen zituen bide zaharrean, Pazzis Sureda izeneko kalea dago.[8]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.