From Wikipedia, the free encyclopedia
Paule Gobillard (1867ko abenduaren 3 – 1946ko otsailaren 27a) frantziar margolaria izan zen, inpresionisten eragin handia izan zuena. Berthe Morisot eta Eugène Manet-en iloba da (Eugene Édouard Manet-en anaia izan zen). Txikitatik, umezurtz gelditu ostean, bere hezkuntzaren barruan pinturako ikasgaiak eman zizkion Édouardek. Artearen panoraman ezezaguna zen senideen aldean. Société des Indépendants taldearekin erakusketak egin zituen 1904an eta 1926an.
Paule Gobillard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quimperlé, 1867ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1946ko otsailaren 27a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Morisot (en) |
Familia | |
Ama | Yves Elisabeth Morisot |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Henri Gervex |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta modeloa |
Influentziak | Berthe Morisot |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Genero artistikoa | izadi hila erretratua genero-margolana |
Gobillarden bizitza pertsonalari buruzko dakizkigun xehetasun urriak Julie Manet lehengusuaren memorietatik jaso ditugu. Quimperlé herrian jaio zen, Bretainiako hegoaldeko kostaldean. Théodore Gobillard (1833–1879) eta Yves Morisoten (1838–1893), alaba zaharrena zen. Yves Berthe Morisot-en emakumezko inpresionista margolari aren ahizpa zen- Bestetik, Jean-Honoré Fragonard, Rococo margolariaren ondorengo zuzena ere bazen Paule.
26 urte zituela, Gobillard umezurtz gelditu zen bere anai-arrebekin batera, ama 1893an hil baitzen. Izeba Bertherekin bizi izan zen Parisen. Izebarekin egon ziren bitartean, berak eta bere ahizpa Jeannek modelo lanetan jardun zuten haren margoetan. Aldi berean, Berthek margotzen irakatsi zion. Haurren eta emakumeen eguneroko bizitza margotu zuen pastel argien samurtasunarekin, bai eta loreontzietako lore-bodegoien irudikapenean ere.
Pierre-Auguste Renoirrek margolari inpresionistaren estilo sentsualaren eragina ere jaso zuen, haren ikaslea izan baitzen, modeloa izateaz batera. Garai horretan, Edgar Degas lagun minaren argazkietan ere modelo izan zen. [1] 1894an, bere obren lehen erakusketa egin zuen eta, ondoren, garai hartako beste artista ospetsu batzuekin erakusketa egin zuen Société des Indépendants-en . 1900ean, Pauleren ahizpa Paul Valéry, poeta eta saiakeragile frantsesarekin ezkondu zen. Haiek elkartu eta gero, Paule bikotearekin bizi izan zen Morisoten etxean, eta han egin zituen bere lanik ezagunenak. [2] Gobillardek margotzen jarraitu zuen eta 1946an hil zen arte Parisen bizi izan zen. [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.