politikari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patxi Iturriotz Herrero (Donostia, 1937ko apirilaren 21 - 2024ko urtarrilaren 5a[1]), politikari, irakasle, diputatu eta, garai batean, ETAkide ezagun bat izan zen[2][3].
Patxi Iturriotz | |||||
---|---|---|---|---|---|
1978ko azaroaren 22a - 1979ko urtarrilaren 2a ← Francisco Letamendia Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1978ko azaroaren 8a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Gipuzkoa | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1937ko apirilaren 21a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | 2024ko urtarrilaren 5a (86 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Kidetza | Euzko Gaztedi Euskadi Ta Askatasuna ETA Berri Euskadiko Alderdi Sozialista PSE-EE | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euskadiko Mugimendu Komunista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. 1961ean atzerriratu egin zen eta ETAko Langile-Frontearen ardura hartzera itzuli zen Bizkaira 1963an baina urte berean atxilotu egin zuten. 1966an ETAn izandako barne-eztabaida eta zatiketaren ondorioz, komunistengana hurbildu eta ETA Berri sortu zuen. ETAren «Bulego Politiko»-ra iritsi zen eta bere burua «obrerista»tzat zuen. ETAn geratu zirenek «españolista»tzat jo zuten Iturriozek ordezkatzen zuen lerroa. V. Asanbladaren atarian ziren. Bi sektoreen arteko gatazka erabatekoa izan zen. Etxebarrieta anaiek protagonismo berezia izan zuten V. Asanblada hark ETAren geroa markatu zuen. Patxi Iturriozek eta harekin erakundea utzitakoek ETA-Berri sortu zuten, baina azkar utzi zuten izen hori ere.
1968-1976 bitartean Alemanian egon zen eta itzulitakoan politika-munduan sartu zen erabat. Beste batzuekin batera Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) sortu zuen eta segidan, espainiar Estatuko taldeekin batuz, Movimiento Comunista eratu zuten.
EMKk eta EIAk aliantza egin zuten hauteskundeetara aurkezteko. Euskadiko Ezkerra erdietsi zuten horrela 1977ko Estatuko hauteskunde nagusietarako. Patxi Iturrioz bigarren zen Gipuzkoako zerrendan. Paco Letamendiak (Ortzi) eserlekua lortu zuen. Ortzik Herri Batasunera joateko eserlekua utzi zuenean, Iturriozek hartu zuen Kongresuko eserlekua eta Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatu izan zen (1978-1979).
EMKko erreferente nagusienetakoa izan zen urtetan, baina PSOE alderdiaren aldeko joera hartu zuen. 1990an PSE-EEan sartu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.