From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako Alderdi Komunista (gaztelaniaz: Partido Comunista de España, PCE) espainiar alderdi komunista bat da, PSOEtik sortua 1921eko azaroaren 14an. Haren sorrera PSOEk Leninen III. Internazionalari batu ez izatean datza. Buruzagi komunista nagusiak José Díaz, Dolores Ibarruri eta Vicente Uribe ziren.
Espainiako Alderdi Komunista | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Partido Comunista de España |
Izen laburra | PCE |
Mota | Espainiako alderdi politikoa eta alderdi komunista |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Eurokomunismoa, komunismoa, marxismo-leninismoa, Internazionalismoa, errepublikanismoa, federalismoa, feminismoa eta Laizismoa |
Kokapen politikoa | ezker erradikal |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Ezkerraren Alderdia eta Ezker Batua |
Kide kopurua | 35.000 (2010) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Enrique Santiago (en) |
Egoitza nagusi | |
Gazteria | Communist Youth Union of Spain (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1921eko apirilaren 14a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Hego Euskal Herrian, Euskadiko Partidu Komunista (EPK-PCE) da haren ordezkaria, Ezker Anitza alderdiaren parte hartzaile dena gaur egun.
Alderdiak Asturiasko matxinadan (1934), eta 1933 eta 1936ko hauteskundeetan parte hartu zuen, azken horretan Fronte Popularra koalizioaren baitan. Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde jokatu zuen; gerrak nazioartean izan zuen oihartzuna zela eta, PCEren garrantzi politiko-militarra areagotu zen. Krustxeven garaiko Stalinen kontrako salaketak zirela eta, PCEren jarrera aldatu eta bigundu zen (borroka armatua baztertzea, Langile Komisioen bidez Francoren erregimeneko sindikatuetan sartzea). Santiago Carrillok, idazkari orokor aukeratu berriak (1960), bultzatu zuen aldaketa hori.
Franco hil zenean (1975), buruzagi komunista gehienak erbestetik Espainiara itzuli ziren; Carrillorren ideien alde agertu ziren gehienak. Alderdia 1977an legeztatu zuten; leninismoa baztertu ondoren, urte hartako, 1979ko eta 1982ko hauteskundeetan parte hartu zuen. 1979an emaitza onak izan zituen, batez ere hiri handietan, baina 1982an behera egin zuen. 1983an Gerardo Iglesias aukeratu zuten, Carrilloren ordez, idazkari orokorra. Hurrengo urtean, I. Gallego buruzagi historikoak beste alderdi bat sortu zuen, ortodoxoa eta Sobietar Batasunaren aldekoa; hartan sartu ziren ezker aldetik PCEren kontrako zirenak. 1985ean Carrillok alderdia utzi zuen, eta 1987ean beste bat sortu zuen (Partido de los trabajadores de España-Unidad Comunista, Espainiako Langileen Alderdia-Batasun Komunista) 1986ko hauteskunde orokorretan, PCEk Izquierda Unida izeneko koalizioa bultzatu zuen. Alderdiaren XII. biltzarrean (1988) Julio Anguita izendatu zuten PCEko idazkari orokorra. PCE alderdia eta haren idazkaria izan ziren Izquierda Unida-ren gidari nagusiak, baina alderdi bakarra osatzera heldu gabe; Anguita izan zen koalizioaren koordinatzailea 1991 arte.
DIKTADURA OSTEAN PCE ALDERDIAREN HAUTESKUNDE EMAITZAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Burua | Botuak | % | Ordezkariak | ||||
Hauteskunde Orokorrak1977 | ||||||||
Hauteskunde Orokorrak 1979 | ||||||||
Udal Hauteskundeak 1979 | ||||||||
Hauteskunde Orokorrak 1982 | ||||||||
Udal Hauteskundeak 1983 |
(Iturria: Barne Ministerioa)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.