aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patricia López Arnaiz (Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a) arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. TVEren La otra mirada (2018-2019) seriean Teresa Blanco interpretatzeagatik egin zen ezaguna. Ane (2020) filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen.[1]
Patricia López Arnaiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patricia López Arnaiz |
Jaiotza | Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a (43 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
2023ko urtarrilean Serietako Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria jaso zuen Intimidad-en egindako lanagatik.[2][3][4][5]
2023ko martxoan 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[6][7][8]
2024ko Goya Sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen, 20.000 especies de abejas filman egindako lanarengatik.[9] Urte berean aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen. Pilar Palomeroren Los destellos filmean egindako lana saritu zion epaimahaiak.[10]
Patricia López Arnaiz Arabako hiriburuan, Gasteizen, jaio zen 1981ean. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 25 urterekin antzerkiaz interesatu baino lehen. "Ortzai" Gasteizko Antzerki Eskolan ikasi zuen interpretazioa eta hantxe aurkitu zuen bokazioa.[11] 2010ean bere izena 80 egunean (2010) filmeko kreditu tituluetan agertu zen lehen aldiz. Ondoren, La otra mirada eta La peste serieak eta Lasa eta Zabala (2014), El árbol de la sangre (2018), El guardián invisible, Mientras dure la guerra (2019) eta Ane (2020) filmak egin zituen, eta, horien bidez, Goya aktore protagonista onenaren saria jaso zuen.[12]
Lópezek, aktore lanei buru belarri ekin aurretik, Zabalgana ikastolako jantokiko eta goizeko gelako begirale lanak egin zituen, baita produkzio lanak ere Arabako hiriburuko Hell Dorado kontzertu aretoaren bulegoan.[12]
Antzerkian hasi zen lanean eta 2008an Maitasunaren Saltsan parte hartu zuen. Ondoren, paper txikiak egin zituen zineman eta antzerkian. 2017an, ospe handiagoa lortu zuen Fernando González Molinak zuzendutako El guardián invisible filmarekin, Dolores Redondoren nobelan oinarritua. Film horretan Aura, ahizpetako bat, interpretatu zuen.[13] Ondoren, filmaren arrastoak: Legado en los huesos (2019) eta Ofrenda a la tormenta (2020) lanetan parte hartu zuen.[14]
2018an, Alberto Rodríguezen La peste telesailean parte hartu zuen, eta bere ibilbideari bultzada handia eman zion Teresa de Pineloren pertsonaia antzeztak. Teresa alargun jantzia eta aberatsa zen, eta bere senarrarengandik hartu zuen zeta-fabrika administratzen zuen. Aldi berean, talentu handiko pintorea zen, eta bere koadroak aitaren izenarekin sinatu behar izan zituen.[15] Urte bereko apirilean, Televisión Españolan La otra mirada telesaila estreinatu zen; bertan Teresa Blanco interpretatu zuen, Sevillara irakasle gisa iritsi zen sekretuz betetako emakume bidaiaria.[16] Serie feminista horrek ez zuen audientzia handirik izan, kritika positiboak izan zituen eta bigarren denboraldi baterako berritu zen, 2019an estreinatua.[17]
2020an Ane filmaren protagonistetako bat egin zuen, David Pérez Sañudok egindako[18] filmean interpretazio bikaina izan zuen eta hainbat sari lortu zituen: Forqué saria, RNEren Begi Kritikoa saria, Feroz sarietan aktore protagonista onenaren saria, eta 2021ean emakumeen interpretazio onenaren Goya saria.[19] Urtebete geroago, Manuel Martín Cuencaren La hija filmean Javier Gutiérrezekin egitekoa zen lan protagonistaren berri eman zen.[20]
2022ko urtarrilean, Feria: la luz mas oscura seriea estreinatu zuen, Sandra polizia rolean, eta Netflix Españako beldurrezko lehen telesaila izan zen.[21] Halaber, paper nagusia iragarri zen La cima filmerako, Ibon Cormenzanak zuzendua, urte bereko martxoan estreinatzekoa.[22]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2010 | 80 egunean | Garazi | Jon Garaño |
2013 | Amaren eskuak | Extra | Mireia Gabilondo |
La herida | Sandra | Fernando Franco | |
2014 | Lasa eta Zabala | Izaskun | Pablo Malo |
2015 | Un otoño sin Berlín | Presentadora | Lara Izagirre |
2017 | El guardián invisible | Rosaura Salazar | Fernando González Molina |
2018 | El árbol de la sangre | Amaia | Julio Medem |
Alegría, tristeza | Neska | Ibon Cormenzana | |
2019 | Mientras dure la guerra | María de Unamuno | Alejandro Amenábar |
Legado en los huesos | Rosaura Salazar | Fernando González Molina | |
2020 | Ane | Lide | David Pérez Sañudo |
Ofrenda a la tormenta | Rosaura Salazar | Fernando González Molina | |
Uno para todos | Ana | David Ilundain | |
Hil kanpaiak | Fiskala | Imanol Rayo | |
2021 | Mediterráneo | Laura Lanuza | Marcel Barrena |
La hija | Adela | Manuel Martín Cuenca | |
2022 | La cima | Ione | Ibon Cormenzana |
2023 | 20.000 especies de abejas | Ane | Estibaliz Urresola Solaguren |
Urtea | Izenburua | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2010 | Qué vida más triste | La Sexta | Extra | Atal 1 |
2018 - 2019 | La otra mirada | La 1 | Teresa Blanco Sánchez | 21 atal |
La peste | Movistar+ | Teresa de Pinelo | 12 atal | |
2020 | La línea invisible | Clara | 2 atal | |
2022 | Feria: la luz más oscura | Netflix | Sandra | 8 atal |
Intimidad | Begoña Uribe | |||
Apagón | Movistar+ | Atal 1 |
Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2018 | Ondas Sariak | Emakumezko aktore onena | La otra mirada | Irabazlea [23] |
2018 | Iris Sariak | Emakumezko aktore onena | Izendatua | |
2021 | Goya Sariak | Emakumezko aktore onena | Ane | Irabazlea [24] |
2021 | Feroz Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [25] | |
2021 | José María Forqué Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [26] | |
2021 | Sant Jordi Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [27] | |
2021 | Zilarrezko Fotogramas Sariak | Zinemako emakumezko aktore onena | Izendatua | |
2021 | Medallas del CEC Sariak | Emakumezko aktore nagusi onena | Izendatua | |
Bigarren mailako emakumezko aktore onena | Uno para todos | Izendatua | ||
2023 | Feroz Sariak | Serietako Emakumezko aktore Onena | Intimidad | Irabazlea [2] |
2023 | Malagako Zinema Jaialdia | Antzeztaldeko emakumezko aktore onena | 20.000 especies de abejas | Irabazlea [28] |
2024 | Goya sariak | Emakumezko aktore protagonista | 20.000 especies de abejas | Izendatua[29] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.