Imanol Rayok zuzendutako filma From Wikipedia, the free encyclopedia
Hil Kanpaiak Imanol Rayo zuzendariaren 2020ko euskarazko misteriozko filma da, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Abra Prodek ekoitzia, 2 milioi eurotako aurrekontua zuen eta Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso zuen. Joanes Urkixo arduratu zen gidoiaz, eta Barton Films banaketaz.
Hil Kanpaiak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Hil Kanpaiak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema eta thrillerra |
Iraupena | 95 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | 33 ezkil |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Imanol Rayo |
Gidoigilea(k) | Joanes Urkixo |
Antzezlea(k) | |
Aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon González dira. Hauekin batera Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Ander Azurmendi, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga ageri dira paper sekundarioetan.
Filmaren grabaketa 2019ko irailean hasi zen, eta 7 astez luzatzea aurreikusten da, Nafarroako zein Gipuzkoako zenbait herritan grabatuz.[1] Hego Euskal Herriko zinemetan 2020ko azaroaren 20an estreinatu zuten.[2]
Gerizmendi deituriko baserri bat da guztiaren epizentro; izan ere, giza hezur batzuen arrastoak agertuko dira egun batean. Nola jokatu jakin ez, eta Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzea erabakiko dute; eta Nestorrek, Ertzaintzari. Baina Ertzaintza heltzerako, desagertu egingo dira hezurren arrastoak.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.