Patois

From Wikipedia, the free encyclopedia

Patois frantses hiztunek, frantsesa ez den Frantziako estatuko hizkuntzak eta frantsesaren dialektoak izendatzeko erabiltzen duten mesprezuzko hitza da[1]. Belgikan, Frantzian, Italian eta Suitzan hizkuntza gutxituak mesprezuz izendatzeko erabiltzen dute, eta oso gutxitan Kanadan.

Normalean hizkuntza hauek erromantzeak dira, hau da oïl hizkuntzak, okzitaniera, frankoprovenzera, katalana eta galiar-italiar hizkuntzak. Inoiz edo behin bretainiera edo euskara izendatzeko ere erabili dute[2].

Bere gutxiespen-zentzua dela eta, hizkuntzalariek ez dute hitza erabili, eskualdeko hizkuntzak edo aldaerak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.