urez eta irinez, eta batzuetan arrautzez, egindako italiar jatorriko jakia From Wikipedia, the free encyclopedia
Pasta irina edo semola, gatza eta ura nahasiz eta landuz lortzen den jakia da[1]. Ore horri, lehortu aurretik luzatu, zabaldu eta forma desberdinak ematen zaizkio. Egin berritan pasta freskoa deitzen zaio. Saltzen den pasta gehiena ez da freskoa, lehorra baizik.
Pasta (jakia) | |
---|---|
elikagai egonkor, jaki eta pasta | |
Materialak | gari-irina ore zapala |
Osagaiak | gari gogorra eta gari-irina |
Historia | |
Jatorria | Italiako Erresuma eta Txinako Herri Errepublika |
Pastak bere horretan ez du zapore handirik. Beste osagai batzuekin nahasi beharko da zaporea har dezan.
Pastaren orea prestatzeko garaian, batzuetan arrautza ere gehitzen da, modu honetan pastak zapore pitin bat gehiago hartuko du, eta testura egonkorragoa izango du. Batzuetan, kolorea emateko barazki pureak edo ongailuak erabiltzen dira: ziazerba, erremolatxa, azenarioa, kurkuma...
Pasta bereziki gari semola zuriz edo osoaz osatuta dago; beraz, eta bere osagaietan mantenugai nagusia karbohidratoak izango dira. Proteina kopuru handi bat ere izango du eta bestelako mikro mantenugaiak; bereziki pasta integrala janez gero.
Pasta egin berriari deitzen zaio normalean horrela, eta 3 minutu nahikoak izaten ditu egosteko.
Industrialki egiten da normalean; ondoren, lehortu egiten da eta horrela saltzen da gure dendetan. Pasta zenbat eta lehorragoa egon, orduan eta denbora gehiago beharko du egosteko.
Pasta freskoa prestatzeko gari gogorra (gluten edo proteina askoko garia) izatea ezinbestekoa da. Horrela izanez gero, gatz eta urarekin nahasita nahikoa da pasta egiteko.
Pasta freskoari beste zapore edo kolore bat emateko, edo irinak nahiko proteina izango ez balu, arrautza, esnekia, txipiroi tinta, ziazerba, erremolatxa, tomatea edo kurkuma…..gehitzeko aukera dago.
Pasta freskoa gauzatu eta moztu ondoren, betetzeko, saltsan prestatzeko, zopetan hornigai moduan, xafletan, betegarriekin, kaneloiak edo lasagnak egiteko edo pasta lehorra prestatzeko erabili daiteke.
Ur gazitu ugaritan egosi behar da pasta. Pasta lehorragoa edo hezeagoa izateak egoste denbora baldintzatzen du. Normalean, pasta saltzen den zorroan bertan azaltzen da zenbat denboraz irakin behar den. Edozein kasutan, pastak gehiegi egosita asko galtzen du. Pasta freskoak 3 minutuz egosita nahikoa izaten da, hortik aurrera, lehorragoa badago, 8-15 minutu bitartean egosten da normalean.
Pasta momentuan prestatu eta jateko, egositakoan, momentuan behar den saltsarekin nahasi eta jan behar da. Aldiz, pasta ez badugu momentuan jango, iragazi ondoren ur hotzetan freskatu eta olio tanta batekin nahastu ondoren, gorde egin daiteke erabili bitartean.
Saltsarekin prestatzeko, entsaladetan, zopetan lagungarri moduan edo pasta lehorra prestatzeko:
Bereziki saltsa desberdinekin prestatzeko erabiltzen dira. Baina entsaladetan ere erabil daitezke:
Pasta freskoa egindakoan, bete egiten dira, barazki, haragi, itsaski arrain edo esnekiekin prestatutako betegaiekin. Orokorrean betegaiak pisu osoaren %25 ez duela gainditu behar.
Pasta freskoarekin egindako xaflak dira, motzagoak edo luzeagoak. Ondoren barazki, bexamel, haragi edo bestelako betegaiekin bildu edo mila orri moduan muntatuko dira. Kasu gehienetan bexamela edo tomate saltsarekin lagundurik aurkezten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.