Parisen liberazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Parisen liberazioa, Frantziako hiriburuaren liberazioa lortzeko borrokak Bigarren Mundu Gerran, 1944ko abuztuaren 19tik 25era gertatu ziren. Ondorioz Aliatuek alemanek okupatuta zuten hiria askatu zuten. Borroka horretan, britainiarrekin, estatubatuarrekin eta frantsesekin batera, Espainiako eta Euskal Herriko errepublikano erbesteratuek parte hartu zuten. Parisen sartu zen lehenengoko ibilgailu blindatua Gernika izena zuen.[1] Errepublikano espainiarren artean anarkistak ziren nagusi. Parisen liberazioak garrantzi handia izan zuen zeren eta Vichyko gobernuari amaitutzat eman baitzitzaion eta Charles de Gaulleren posizioa indartu baitzuen.
Parisen liberazioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Overlord operazioa | |||
Aliatuen Armada 1944ko abuztuaren 26an. | |||
Data | 1944ko abuztuaren 19-25a | ||
Lekua | Paris Frantzia | ||
Koordenatuak | 48°52′25″N 2°17′47″E | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Normandiako Lehorreratzearen ondoren, ekainaren 6an, Aliatuen indarrak Parisera hurbiltzen ari ziren. Izan ere, Parisera heltzea ez zen lehentasun bat eta hori gertatzeko Parisen sortutako matxinadak garrantzi handia izan zuen.
Parisko Erresistentzia Henri Rol-Tanguyren agindupean zegoen. Rol-Tanguy Frantziako Alderdi Komunistaren partaidea zen eta, halaber, Forces françaises de l'intérieuren (FFI) burua Île-de-Francen. Berarekin batera aginduan Jacques Chaban-Delmas gaullista zegoen, militar-delegatua. Erresitentzia ez zituen medio eta material asko, ezta ere aliatuen indarrekin ezinbestekoak ziren komunikatzeko sistemak. Hala ere, nazien gune nagusiak inguratu zituzten. Alemaniaren erantzuna berehala eman zen: SSren dibisio bat Pariserako bidea hartu zuen, hirian zeuden Wehrmachten unitateak indartzeko. Dirudienez, Adolf Hitlerren asmoa hiria erabat txikitzea zen eta horretarako erabat fidelak izango ziren indarrak behar zituen; horrek justifikatzen zu SSren presentzia Parisen.
Aliatuen mugimenduen aurrean metroko langileak eta Jendarmeria abuztuaren 13an altxatu ziren. 15ean, bestetik, Frantziako Polizia Nazionalak, eta 16an postariek aurrekoekin bat egin zuten. Abuztuaren 16an Rol-Tanguyk hiriko ibilgailu guztien konfiskatzea agindu zuen, blindatzeko asmoarekin. Egun horietan, Londrestik, Chaban-Delmas heldu zen; Koenig generalaren agindua zeukan matxinada geldiarazteko. Aliatuen planak Paris irailean hartzeko ziren eta grebalariak eta Erresistentzia aurreratzen ari baitziren. Gaullistek, ordea, ezin zieten komunistei matxinadaren aintzindariak gisa utzi. Horregatik, Rol-Tanguyk abuztuaren 17an egin zen Erresistentziaren Batzorde Nazionalaren bilkuran borroka indartzeko proposatu zuenean, ez ziren aurka azaldu. Egun berean la grande fuite des Fritz (Fritzen ihesaldi handia) hasi zen gertatzen, hau da, alemanek, mugimenduari aurre ezingo zutela egin jakinik, hiria uzten hasi ziren. Ebakuazioaren ondorioz errepideetan ibilgailuen karabana luzeak sortu ziren.
Abuztuaren 18an eta Alderdi Komunistak deitua, Parisen greba orokorra hasi zen. Langile asko bildu ziren eta hiriaren auzo desberdinetan barrikadak altxatu ziren alemanen mugimenduak oztopatzeko asmoz. Borroka bereziki garrantzitsua 18an eman zen: egun horretan matxinatuek Parisko Polizia Prefektura hartu zuten. Konfrontazioak handitu ziren eta 22an maila altuena izan zuten. Aurretik, 20an, Erresistentziaren agindu gunea hiriaren erdian egokitu zen, lur azpiko babestoki batean. Aldi berean, Alexandre Parodik gobernu berri bat sortzeko lanekin hasi zen. Bitartean, Raoul Nordlingek, Suediako kontsulak, su-eten bat lortu zuen. Abuztuaren 23an, Dietrich von Choltitzek, militar gobernadoreak, hiria txikitzeko Hitlerren agindua jaso zuen.[2]
Erresistentzia hiria okupatzen saiatzen ari zen bitartean, inguruan, partisanoek alemanen aurkako ekintzak aurrera eramaten zituzten. Dena dela, egoera ez zen ona Erresistentziarako: munizio gutxi zuten eta ez zeuden prestatuta borroka luze bat eramateko.
Aliatuen planen aurka, azkenean, Charles de Gaullek dibisio bat bidaltzea onartu zuen. Haren ustez Paris frantsesek beraiek askatu behar zuten. Leclercek Parisera joateko agindua eman zuen nahiz eta estatubatuarrak ados ez egon. 2. Dibisio Korazatua eta, tartean, 9. Konpainia, Raymond Dronneren agindupean, gehien batean Errepublikako Herri Armadako espainiarrez osatuta, Argentanetik, hiriburuaren bidean jarri ziren. Frantsesen erasoa abuztuaren 21ean hasi zen, hegazkinen laguntzarik gabe. 9. Konpainia bidea irekitzen zuen. Parisko mendebaldean alemanek defentsa handiak zituzten prestatuta; horregatik, alde hori sahiestuz, hiri inguruko auzoetan sartu ziren. Paristarren erantzuna izugarria izan zen: jendea kalera ateratzen zen, askotan Armadaren mugimenduak oztopatuz. Jendeak alemanen banderak atzera egiten ikusten zituzten eta atzetik bandera frantsesak eta Espainiako Errepublikarenak, gudu orgetan zintzilikatuta.
Lehenengo borrokak gogorrak izan ziren baina hala ere 2. Dibisioak aurrera jarraitzen zuen nahiz eta lo egin gabe bi gau jarraian izan. Alemanak gaindituak, 1944ko abuztuaren 25ean 2. Dibisioaren lehenengo elementuak Orleans atetik sartzen ziren. Bezperan, 9. Konpainia, haien artean 144 soldadu espainiarrak, oso aurreratura, Parisko Udaletxera heldu ziren; abuztuaren 24a zen, 21:22etan. Hirian oraindik 16.000 eta 20.000 arteko soldadu alemanak zeuden.
Alemanen Estatu Nagusia abuztuaren 25ean frantses armadaren jantziak zeramaten hiru militarrek atxilotu zuten: Francisco Sánchez, Antonio Navarro eta Antonio Gutiérrez; hirurak Amado Granellen agindupean zeuden.[3] Arratsaldean, Paris-Montparnasse geltokian, alemanek errenditzea sinatu zuten. Hala ere, hiriaren leku desberdinetan konfrontazioek jarraitu zuten.
Ezagunak dira borroka horretan parte hartu zuten euskal hiritar batzuen izenak. Hona hemen batzuk:[4]
Parisko gertaera horiei buruzko lan asko plazaratu dira. 1944an berean Erresistentziak La liberation de Paris dokumentala filmatu zuen. Baina ziur aski ezagunena 1964an Larry Collinsek eta Dominique Lapierrek Paris brûle-t-il? eleberri historikoa da.[5] Liburu horretan oinarrituta, 1966an, René Clément zuzendariak izenburu bereko filma egin zuen.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.