Mendizalea, ateoa, komunista From Wikipedia, the free encyclopedia
Paquita Bretos Andueza (Pasaia Antxo, Gipuzkoa, 1927ko irailaren 1a - Iruñea, 2024ko abuztuaren 10a) mendizale aitzindaria, komunista, ateoa eta antiklerikala, Frankoren diktaduraren errepresalia gogorrenak pairatu zituen. Kontrabandoan eta mugalari lanetan ibili zen.[1]
Paquita Bretos Andueza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1927ko irailaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2024ko abuztuaren 10a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Paquita historiaren lekuko bizietako bat izan zen: Ama Bibiana Andueza Olaiz iruindarra, irakaslea zena, 1938ko abuztuaren 11n Ondarretako espetxean preso sartu zuten eta 1940ko apirilaren 29 arte ez zuten berriro askatu. Aita, José Bretos Ruiz de Gauna donostiarra, komunista eta Larrañaga batailoiko gudaria, Pasaian fusilatu zuten 1937ko abenduaren 27an.
Durangoko bonbardaketa jasan zuen, gero Nafarrora bizitzera joan zen, amaren aldeko familiarekin eta gazte-gaztetatik nazismoaren eta frankismoaren aurkako ihes- eta erresistentzia-sareetan parte hartu zuen, kontrabandoarekin ekonomikoki bizirauteaz gain. Ondo baino hobeto ezagutzen zituen mugako bideak eta mendiak, mendiarekiko zuen zaletasunari esker.[2]
Gernikako bonbardaketen lekuko izan zen Paquita, baina amak esaten omen zion Durangokoa are gogorragoa izan zela.[3]Txiki-txikitatik ikasi behar izan zuen sasian bizitzen, eta muga zeharkatzen lagundu zien dozenaka iheslari sozialista eta komunistari.[4]
«Urte haietan hartutako bi ohitura mantentzen ditut oraindik: batetik, mendian ibiltzea; bestetik, eskuindarrei eta Elizari diedan ezinikusia»,
Gaztetan, 1948 edo 1949an hasi zen mendira ateraldiak egiten beste neska eta mutil batzuekin. Igandeetan joaten ziren Nafarroako Kirol Elkarteak (Club Deportivo Navarra) antolatzen zituen autobusetan. Orhira 50eko hamarkadan hasi zen hurbiltzen. Mendian ezagutu zuen Angel Olorón senarra ere (1925-2005), haren izeneko Belagoako aterpearen bultzatzaile nagusietakoa. Elkarrekin goitik behera zeharkatu zituzten Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi guztiak. Euskal Telebistako Ur Handitan saioan azaldu zuen Paquitak senarrari eta biei zenbat kosta zitzaien Belagoako Angel Ologon aterpetxea irekitzea.[5]
"Militarrek ez zuten aterperik nahi Belaguan; asko kostatu zitzaigun baimena lortzea".
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.