Paedophryne amauensis Papua Ginea Berriako igel espezie bat da. 7,7 milimetro neurtzen ditu luze eta, beraz, ezagutzen den ornodunik txikiena da[1][2]. 2013ko hamar espezie berri garrantzitsuenen zerrendan jarri zuten[3][4].

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Paedophryne amauensis
Thumb
Iraute egoera
Thumb
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
FamiliaMicrohylidae
GeneroaPaedophryne
Espeziea Paedophryne amauensis
[[Allen Allison, Michael C. Gründler, Derrick K. Thompson, Christopher C. Austin, Eric N. Rittmeyer|]], 2012
Banaketa mapa
Thumb
Itxi

Ezaugarriak

P. amauensisek 7,7 milimetroko gorputz luzera du, lehenago ezagutzen zen ornodun txikiena baino 0,2 milimetro txikiago: Paedocypris progenetica arraina[5][6]. Anfibio espezie hau lur lehorrean bizi da, eta bere bizitza zikloan ez du zapaburu faserik. Horren ordez arrautzatik helduen itxura duten miniatura gisa ateratzen dira. Eskeleto murriztua dute, zazpi ornorekin sakroarne aurretik. Euren gorputza baino 30 aldiz gehiago salta dezakete[1].

Ilunabarrean dira aktibo eta ornogabe txikiz elikatzen dira. Arrek oso tono altuko deia egiten dute, intsektuen antzekoak, 8.400 eta 9.400 Hertzeko frekuentziarekin[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.