From Wikipedia, the free encyclopedia
Padania Lega Nord (Iparreko Liga, euskaraz) alderdiko nazionalistek, batez ere Lega Nord alderdiak, Italiako iparraldeari ematen dioten izena da. Alderdi honetako buruzagi Umberto Bossik 1996ko irailaren 15ean lurraldearen independentzia aldarrikatu zuen Venezian egindako ekitaldi batean.
| ||
Hiriburua | Mantua | |
Sorrera | 1996 | |
Desagerketa | --- | |
Hizkuntza ofiziala | italiera |
Padania izena Po ibaiaren latineko izenetik dator, Padus; eta bereziki, geografiazko testuetan erabiltzen den Pianura padana terminotik. Zentzu politikoa 1990eko hamarkadan hartu zuen, Italia iparraldeko alderdi politiko zenbaitek bat egin eta Lega Nord alderdia sortu zutenean. Garai hartara arte, bestela, Padania Po ibaiko haranari emaniko izena baitzen: Val Padana.
Lega Nord-ek arazoak izan zituen Padaniaren hegoaldeko mugak zehazteko (Toskana, Umbria eta Markekin batez ere), baina eztabaida batzuen ondoren, 2002ko estatutu proiektuan Italiako ondoko eskualdeak zehaztu zituzten:
Azken hiru eskualdeotan, hala ere, Lega Nordek ez du edo ez du ia presentziarik.
Padania bezala izendatutako lurraldean hainbat hizkuntza mintzatzen da, nahiz eta italiera den nagusia eta zabalduena. Italierarekin batera, baina, ondoko hizkuntza hauek mintzatzen dira Italiaren muga aldeetan, eta Estatuak gutxiengoen hizkuntza gisa aitortzen ditu:
Hauetaz gain, hala ere, onarpenik ez duten beste hizkuntza batzuk badaude. Gehienetan "dialekto" bezala izendatzen dira, inguru itxietan (familian, lagunartean...) eta adineko jendeak soilik hitz egiten dituelako. "Dialekto" hauek, aitzitik, hizkuntza gisa sailkatzen ditu UNESCOren Ethnologue-k. Tokiko hizkuntza hauek ulergarriak dira beraien artean eta, neurri txikiagoan, italierarekin. Hizkuntza hauek ondoko hauek dira: lombardiera, liguriera -Monakon ofiziala-, emiliar-romagnoloa, piamontera eta veneziera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.