Izurria (filma)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Izurrria[1] (jatorriz, Outbreak) 1995ko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako medikuntza hondamendi film bat da. 1995eko Richard Preston estatubatuar idazlearen The Hot Zone ("Eremu Beroa") eleberrian arinki oinarritua dago. Dustin Hoffman, Rene Russo, Morgan Freeman, Cuba Gooding Jr., Kevin Spacey, Donald Sutherland eta Patrick Dempsey aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Izurria (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaOutbreak
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, thrillerra, hondamendi filma eta liburu batean oinarritutako filma
Iraupena128 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Hot Zone (en)
Grabazio lekua(k)Kalifornia eta Hawaii
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wolfgang Petersen
Gidoigilea(k)Robert Roy Pool (en)
Laurence Dworet (en)
[[Kategoria:Robert Roy Pool (en) idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Laurence Dworet (en) idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Dustin Hoffman
Rene Russo
Morgan Freeman
Cuba Gooding
Patrick Dempsey
Donald Sutherland
Kevin Spacey
Benito Martinez
Bruce Jarchow
Dale Dye
J. T. Walsh
Malick Bowens
Zakes Mokae












Ekoizpena
EkoizleaWolfgang Petersen
Arnold Kopelson
Gail Katz


EdizioaNeil Travis (en)
Bestelako lanak
MusikagileaJames Newton Howard
Argazki-zuzendariaMichael Ballhaus
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia, Atlanta eta San Frantzisko
Argumentu nagusiaepidemia

Filmaffinity: 861418 Allocine: 12240 Mojo: outbreak TCM: 85978 TV.com: movies/outbreak
Itxi

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zairen, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak ebolaren antzeko birus hilgarri batek biztanleri guztia hiltzen ari zen herrixka bat zimentuetaraino suntsitu du. Birusaren izatea sekretupean gordetzeko neurri gupidagabea izan da, gizateriarentzat guztiz birus arriskutsua zenaren hedapena behin betiko gelditu asmoz. Baina estatubatuarrek dena amaitua zegoela uste zutenean, ustekabeko bat gertatuko da, birusaren eramalea den tximino batek ontzi batean itsasoa zeharkatu eta AEBetara iritsiko baita. Birusaren agerraldia jazo eta tximinoarekin kontaktua izan duen orok gaixotasun hilgarriaren lehen sintomak jasaten hasi direla azaleratzean, AEBetan biztanleriaren artean izualdi ikaragaria hedatuko da. Aldiz, estatubatuar militarrek birusaren hedapena galarazten saiatuko behar dira.

Aktoreak

  • Dustin Hoffman: Sam Daniels kolonela
  • Rene Russo: Roberta "Robby" Keough
  • Morgan Freeman: Billy Ford brigadier jenerala
  • Donald Sutherland: Donald "Donnie" McClintock maior jenerala
  • Kevin Spacey: Casey Schuler teniente kolonela
  • Cuba Gooding, Jr.: Salt maiorra
  • Patrick Dempsey: James "Jimbo" Scott
  • Zakes Mokae: Benjamin Iwabi doktorea
  • Malick Bowens: Raswani doktorea
  • Susan Lee Hoffman: Lisa Aronson dokotrea
  • Benito Martinez: Julio Ruiz doktorea
  • Bruce Jarchow: Mascelli doktorea
  • Leland Hayward III: Henry Seward
  • Daniel Chodos: Rudy Alvarez
  • Dale Dye: Briggs teniente kolonela
  • Kara Keough: Kate Jeffries
  • Gina Menza: Jeffries andrea
  • Maury Sterling: Sandman One pilotua
  • Michael Emanuel: Sandman One kopilotua
  • Kellie Overbey: Alice
  • J. T. Walsh: Etxeko Zuriaren zerbitzu taldeburua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.