From Wikipedia, the free encyclopedia
Izurrria[1] (jatorriz, Outbreak) 1995ko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako medikuntza hondamendi film bat da. 1995eko Richard Preston estatubatuar idazlearen The Hot Zone ("Eremu Beroa") eleberrian arinki oinarritua dago. Dustin Hoffman, Rene Russo, Morgan Freeman, Cuba Gooding Jr., Kevin Spacey, Donald Sutherland eta Patrick Dempsey aktoreek antzeztu zuten.
Izurria (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Outbreak |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, thrillerra, hondamendi filma eta liburu batean oinarritutako filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Hot Zone (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Hawaii |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wolfgang Petersen |
Gidoigilea(k) | Robert Roy Pool (en) Laurence Dworet (en) |
Antzezlea(k) | |
Dustin Hoffman Rene Russo Morgan Freeman Cuba Gooding Patrick Dempsey Donald Sutherland Kevin Spacey Benito Martinez Bruce Jarchow Dale Dye J. T. Walsh Malick Bowens Zakes Mokae | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Wolfgang Petersen Arnold Kopelson Gail Katz |
Edizioa | Neil Travis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | Michael Ballhaus |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia, Atlanta eta San Frantzisko |
Argumentu nagusia | epidemia |
Zairen, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak ebolaren antzeko birus hilgarri batek biztanleri guztia hiltzen ari zen herrixka bat zimentuetaraino suntsitu du. Birusaren izatea sekretupean gordetzeko neurri gupidagabea izan da, gizateriarentzat guztiz birus arriskutsua zenaren hedapena behin betiko gelditu asmoz. Baina estatubatuarrek dena amaitua zegoela uste zutenean, ustekabeko bat gertatuko da, birusaren eramalea den tximino batek ontzi batean itsasoa zeharkatu eta AEBetara iritsiko baita. Birusaren agerraldia jazo eta tximinoarekin kontaktua izan duen orok gaixotasun hilgarriaren lehen sintomak jasaten hasi direla azaleratzean, AEBetan biztanleriaren artean izualdi ikaragaria hedatuko da. Aldiz, estatubatuar militarrek birusaren hedapena galarazten saiatuko behar dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.