Urduña
Bizkaiko udalerria. From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria. From Wikipedia, the free encyclopedia
Urduña[1] (ofizialki ele bietan Urduña/Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla kausa. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. 2016. urtean 4.136 biztanle zituen.
Urduña | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Nerbioi ibarra | ||||||||||
Izen ofiziala | Urduña/Orduña | ||||||||||
Alkatea | Iker Santocildes (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 48460 | ||||||||||
INE kodea | 48074 | ||||||||||
Herritarra | urduñar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°59′45″N 3°00′40″W | ||||||||||
Azalera | 33,49 km² | ||||||||||
Garaiera | 275 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.179 (2023) 13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,25 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 6,39 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 18,35 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 53,57 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 79,75 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,81 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 12,78 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 23,76 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [4] | % 7.71 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1229. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.urduna.com/ |
Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildutzat, Bizkaiko jaurerriaren seigarren jauna zen Lope Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.
XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.
XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.
XX. mendearen hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mendearen hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.
Urduñako biztanleria |
---|
2023ko hauteskundeen ondorengo Urduñako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 6 / 11 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 5 / 11 |
||||
Elkarrekin Podemos (EP) | 0 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Hauek izan dira Urduñako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Iñaki Estevez | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ana Maria Barañano | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ana Maria Barañano | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Angel Bilbao | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Angel Bilbao | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Koldo Xabier Egiluz Isusi | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Ricardo Gutierrez Tellaetxe | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ricardo Gutierrez Tellaetxe | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Karlos Arranz Diego | 2011 | 2015 | Bildu | |
Idoia Aginako | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Itziar Biguri | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Iker Santocildes[6] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.
Ikus zerrenda: «Urduñako kultura ondasunak»
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.