On Casmurro

From Wikipedia, the free encyclopedia

On Casmurro
Remove ads

On Casmurro (portugesez: Dom Casmurro) Joaquim Maria Machado de Assis idazle brasildarraren eleberria da. Idatzita 1899an, lehen aldiz 1900en plazaratu zen bere herrian. Literatura errealistaren gailurra da eleberri hau, egile beraren beste biekin: " Memórias Póstumas de Brás Cubas" (1881) eta Quincas Borba (1891); hirurak "Trilogia Realista" izenarekin ezagutzen dira. On Casmurro fikziozko memorien liburua da; egilea senar jeloskor eta mesfidati bat da.

Datu azkarrak Jatorria, Egilea(k) ...
Remove ads
Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jelosia da eleberriaren gai nagusia, oso gai ohikoa Machado de Assisen literaturan. Alberdania argitaletxeak horrela laburtu du argumentua: "Bento Santiagok, zahartzaroan, alargundu ondoren, ezizenez Casmurro deituak, bere bizitza kontatzea erabakitzen du, haurtzarotik hasita, bere emaztearen ustezko adulterioa ulertzeko; beti hala izan zen ala ezkondu ondoren bihurtu zen halakoa, hori jakin nahi du. Bentinho kontalaria, ordea, hala nahita edo nahi gabe, irakurlearen iritzia manipulatzen eta irakurlea bere konplize bihurtzen ahalegintzen da, mila aieru eta keinadaren bidez."[1] Azkenean ez dugu jakingo ea benetan Capituk senarra engainatu zuen edo dena Bentoren paranoia izan den.

Remove ads

Pertsonaiak

  • Bento de Albuquerque Santiago, "Bentinho": narratzailea eta, antza, engainatua izan den senarra.
  • Capitu: Bentinhoren emaztea. Seme bat izan zuen eta, senarraren ustez, bere lagun batena zen, ez berea.
  • Gloria: Bentinhoren ama.
  • Ezequiel de Sousa Escobar: Bentinhoren laguna.
  • Sancha, Escobarren emaztea, Capituren laguna.

Balorazioa

Felipe Juaristiren hitzetan On Casmurro eleberri goxo eta orekatua da. Maitasunaren gorabeherak kontatzen dira bertan, engainuekin batera. Baina, azkenik, irakurleak ez du jakingo nork nor duen engainatzen, emazteak senarra ala senarrak emaztea."

"On Casmurro, argitaratu zenetik mendea eta gehiago igaro delarik, brasildar literaturaren goreneko obratzat goraipatua da, mendebaldeko literaturan guztiz goi mailako lekua merezi duena, nahiz eta zabalkunde handi-handirik izan ez duen literatura batean sortu izanak ezezagun samar izatera kondenatu."[1]

Zineman

Bi bertsio daude:

  • Capitu (1968), Paulo Cesar Saracenik zuzenduta.
  • Dom (2003), Moacyr Góesek zuzenduta.[2]

Euskarazko itzulpena

  • On Casmurro (Dom Casmurro), "Literatura Unibertsala" bilduman, Alberdania eta Elkar, Irun/Donostia, 2009. Itzultzailea: Josu Zabaleta.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads