António de Oliveira Salazar (Vimieiro, Portugal, 1889ko apirilaren 28a – Lisboa, Portugal, 1970eko uztailaren 27a) politikaria eta diktadorea izan zen. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomiako irakasle ere ibili zen. 1932tik 1968 bitartean, Portugalgo diktadorea izan zen.
António de Oliveira Salazar | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1968) | |||||
1951ko apirilaren 18a - 1951ko abuztuaren 9a
1932ko uztailaren 5a - 1968ko irailaren 27a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Vimieiro (Santa Comba Dão) (en) , 1889ko apirilaren 28a | ||||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Lisboa, 1970eko uztailaren 27a (81 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Comba Dão (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Coimbrako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | National Union (en) | ||||
Lehen urteak eta hezkuntza
Antonio de Oliveira Salazar 1889ko apirilaren 28an jaio zen, Vimieiron; haurtzaroan bizi izan zen landa-gunean, Santa Comba Dâo herriaren kanpoaldean. Familia apal batean jaio zen arren, gurasoek seme-alabei hezkuntza ona emateko aukera izan zuten [1]. Lehen hezkuntzako ikasketak amaitu zituenean, Viseuko apaizgaitegira joan zen eta bertan zortzi urte igaro zituenean, bizitza laikoa edota ez erlijiosoa hartzea erabaki zuen.
Coimbrako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen (1910), eta ondoren, Salazarrek egunkarietan artikulu ugari idatzi zituen. Artikulu horietan katoliko errepublikanoaren izatea defendatzen zuen, monarkikoen artean ez zegoen eta ondo ikusia. Era berean, endekatutzat jotzen zituen sozialismoari eta parlamentarismoari eraso zien. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomia Politikoa irakatsi zuen eta gobernuaren arreta erakarri zuen Portugalgo egoera ekonomikoari buruzko artikulu batzuk idatziz [2].
Haren pentsamendu politikoa, bere haurtzaroko unibertso kontserbadoreaz eta seminarista gisa egindako etapaz gain, frantsesen pentsamendu erreakzionarioen irakurketekin osatu zen. Gobernutik kanpo zegoen bitartean, Charles Maurras, Leon Daudet eta Action Française egunkariko kolaboratzaileen obrak irakurtzen segitu zuen [3].
Boterera heltzea
Ondare ministro gisa iritsi zen lehenik gobernura, 1928ko apirilean. Salazarren boterearen igoera, Ekonomia Politikoko irakasle gisa izandako ospearen ondorioa izan zen. Botere handiko ministroa bihurtu zen, eta Salazarrek ministerio guztien aurrekontuetan azken hitza izan zuen.
Gastuen kontrola zuelarik, Estatuaren kontuek saldo positiboa lortu zuten 1928-1929 urteetan. Haren politika ekonomikoa garaile izan zen, hura aplikatzeko ahalmen osoa zeukalako eta barne oposiziorik ez zuelako. 1929ko kraxa gertatu zenean, Portugalgo Erregimenak nolabait langabezia murriztu zuen estatuak finantzatutako obra publikoekin. 1929ko krisiaren ondorioak gutxitzea lortu zuenez, Salazarrek Óscar Carmona (1869-1951) Errepublikako presidentearen babesa izan zuen[3].
Denbora pasa ahala, Salazarren figura distiratsuago bilakatu zen, Carmonarena iluntzen zen bitartean. Carmonak bere burua konbentzitu zuen Finantzen diktadorearekin batera, Portugalek nazioaren goreneko unea aurkitu zuela. Hala ere, Salazarrek denbora pixka bat itxaron behar izan zuen Ministroen Kontseilua zuzentzeko, 1930eko urtarriletik 1932ko uztailera bitartean, Domingos Oliveira jeneralak kargua okupatu baitzuen, nahiz eta denbora tarte horretan egoera politikoaren jabea izan, eta Estado Novo behin betiko eraikitzen hasi zen. Geroago, 1932ko uztailean, Ministroen Kontseiluko presidente izendatua izatea lortu zuen, baina orduan ere bere botereak, 1933ko Konstituzioan zehaztuta zeudenak, formalki kaleratu zezakeen Errepublikako presidentearekiko menpekotasuna ezarri zuen. Baina Gobernuak praktikan, Errepublikako presidentea apaingarri bezala utzi zuen, Salazarrek botere eraginkorra gauzatzen zuen bitartean [3].
Katoliko kontserbadorea zen, baina doktrina politika integralistek harengan eragina izan zuten; bere burua nazionalista, antimarxista eta gizarte korporatibista bateko alderdikide gisan izendatu zuen [4].
Agintaldia eta Estado Novo
Gobernura iritsi zenean, Estado Novo deritzon (“Estatu Berria”) sistema eraiki edo ezarri zuen Salazarrek, 1933ko konstituzioaren bidez instituzionalizatua. Dena den, sistema 1926ko maiatzeko estatu kolpetik eraikitzen hasia zela jada esan daiteke: 1974ko apirilaren 25era arte iraun zuen [3].
Estado Novoren ezaugarri nagusiak
Salazarren Estado Novo estatu nazionalista, soziala eta korporatiboa izan zen. Diktaduraren baitan gobernatu bazuen ere, beste sistema faxistekiko [3] desberdintasunak zeuden.
1930ean sortu zen Uniâo Nacional (UN), diktadurak iraun zuen bitartean legezko partidu politiko bakarra. Partiduaren hasierako Batzorde Betearazlea Ministro Kontseiluak osatu zuen, ia bere osotasunean. Dena den, partiduko kide izateak ez zuen Gobernuan egotea ziurtatzen, bi erakunde desberdin gisan funtzionatzen baitzuten. 1928tik 1958ra arte hauteskundeak egin ziren 7 urtean behin, eta beti UNk irabazi zituen, hauteskunde iruzurrari esker hein handi batean [3]. Bestalde, Salazarren botere hegemonikoa segurtatzeko beste mekanismo bat izan zen 1936tik aurrera sortu zen Legiâo Portuguesa (LP) milizia.
1933ko Konstituzioaren baitan eraiki zen Estado Novo, eta hor ongi nabarmentzen da beste erregimen faxistekiko aldea. Konstituzioak indibiduoaren eskubideak onartzen zituen alde batetik, nahiz eta beste alde batetik horiek bete behar ez izateko mekanismoak ezartzen ziren Konstituzioan bertan. Subiranotasun nazionala ere hartzen zuen beregain, baita botere banaketa ere. Noski, ezin da esan horiek ere betetzen zirenik. Hain zuzen ere, botere judiziala ez zegoen epaile independenteen esku, esaterako.
Errolda-sufragio oso mugatua ezarri zen, hauteskunde horietan bozka emateko. Horrez gain, Estatuak Eliza Katolikoarekiko lotura nabarmena izan zuen eta zentsura ardatz garrantzitsua izan zen sisteman, bai erlijio aldetik, bai ideia eta ideologia politikoak isilarazteko. Sindikatuak eta grebak galarazi egin ziren, bestalde, Lan Estatutu Nazionalaren (1933) bidez, Italian Mussolinik ezarritako Carta del Lavoroaren oso antzera.
Sistema polizialak ahalbidetu zuen herriaren obedientzia neurri handi batean, errepresioa nagusi izan baitzen Estado Novo erregimenean. Haatik, prebentziozkoa izan zen batez ere, eta inguruko estatu faxistekin alderatuta, heriotza askoz ere gutxiagoren egile izan zela. Salazarren erregimena balore tradizional eta kontserbadoreen baitan eraiki zen, eta demokrazia liberalaren hainbat oinarriri eutsi zien, ideologikoki behintzat [3].
Espainiako Gerra Zibila
Espainiako Altxamendu Nazionala hastean, Portugalek laguntza militarra eman zion. Ez handiegia, baina garrantzitsua politika diplomatiko aldetik [5]. Salazar ez zen askotxo Francorengana gerturatu, alde batetik, haren ideologia inperialistagatik eta Portugal hartzen saiatzeko arriskuagatik. Nahiko urrun mantendu zen, eta 1939an Adiskidetasun Hitzarmena sinatu zuten bi erregimenek.
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerran neutral mantendu zen Portugal. Pentsa liteke kolokan jarri zela neutraltasun hori Hitlerren armadek Europan bidea egiten zutela ikusita, gerraren hasieran. Dena den, gogor heldu zion Salazarrek bere posizioari. Aliatuak aurrea hartzen hasi zirenean, Portugalgo espazio atlantikoak garrantzia handia hartu zuen gerraren norabidean, eta presioak jasaten hasi zen Azore Uharteetako baseak zirela eta. Horrela, 1943an britainiarrak horiek erabiltzeko baimena eman zuen, eta hortik urtebetera, AEBei ere bai. Azkenik, Alemaniari wolframioa bidaltzeari ere utzi behar izan zion Portugalek. Ziur aski, biziraupen estrategia bat izan zen neutraltasun horretatik apur bat urruntzea, gerora aliatuen artean erregimena mantendu ahal izateko.[5]
Gerraostea
Gerra bukatutakoan, Portugal egonkor zegoen: ekonomia ez zegoen batere gaizki, koloniek ekonomia metropolitarrarekin izandako integrazioari esker. Laburbilduz, Salazarren diktadura gerraren ondorioz sortutako aldaketetara egokitu behar izan zen; hala nola, Asiako deskolonizazioa, Europako demokrazia eta Estatu Batuak munduko potentzia handienetako bat bihurtu izanak Salazarren erregimenean eragina izan zuen. Gainera, Asiako lehen lurraldeen independentziak eta Txinako egoerak Portugalgo inperioari arazoak ekarri zizkion, bai Damaon, bai Diun eta bai Goan ere. Beraz, Portugalgo agintariek inperioa mantentzea ezinbestekoa ikusten zuten, horrek beraien lurraldearen independentzian laguntzen zuelako. [6]
Bukatzeko, gerraostean superpotentziarekin izandako harremanak ez zuen arrakasta handirik izan, beraien ideologia antiliberalak eta antiprotestanteak asko laguntzen ez zuelako, halaber Salazarrek eta Francok ere superpotentzien harremanak begi onez ikusten ez zituztelako[6].
Obrak
Portugalen Antonio de Oliveira Salazarrek utzitako hainbat obra daude. Alde batetik, Salazar gobernuan zegoela, Salazarren zubia izeneko zubi bat egin zuten. Urteak pasa ahala, Caetanok demokrazia berrezartzean, Apirilak 25 zubia izena hartu zuen. Beste obra batzuk aipatze aldera, Cristo-Rei, Portugalko estadioa eta Lisboako aireportua ere Salazarren garaian eginak obrak dira.
Heriotza
1968ko udan, Lisboako beroa saihestu nahian, diktadorea San Antonio de Estorilerara joan zen oporretan. Bertako terraza batean zegoela, hondartzako aulki batean esertzera joan, bera eta aulki arteko distantzia gaizki kalkulatu, lurrera erori zen eta burua harri batekin kolpatu. Hasieran, istripuari garrantzirik eman ez zioten arren, denboraren poderioz, medikuak Salazarrek burmuineko odolbildu bat zuela konturatu ziren. Nahiz eta ebakuntza ongi joan, egun batzuk geroago koman sartu zen. Gainera, komatik atera eta berehala, gorputz erdia paralizatuta zegoela konturatu ziren. Une horretan, Gobernuko presidente Américo Tomásek Salazarren ordezkari bat bilatzeari ekin zion, eta azkenean, Marcello Caetano hautatu zuen.
1970ko uztailean hil zen. Gerra koloniala okerrera joan zen eta Marcello Caetano ez zen gai izan egoera aldatzeko. Gauzak horrela, diktadorea hil eta lau urtera, Indar Armatuak erregimenaren aurka altxatu ziren eta demokraziarako bidea gero eta gertuago zegoen. Beraz, momentu horretan Estado Novoren bukatu zen [7].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.