Olha Franko

idazle ukrainarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Olha Franko

Olha-Maria Fedorivna Franko[1][2] (ukraineraz: Ольга-Марія Федорівна Франко), jaiotzez Bilevytx, (ukraineraz: Білевич; Vyriv, 1896ko uztailaren 24aLviv, 1987ko martxoaren 27a) ukrainar idazle eta sukaldaria izan zen, Ukrainako lehen errezeta-liburua sortzeagatik ezaguna.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Olha Franko
Thumb
Bizitza
JaiotzaViriv (en) , 1896
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika
Ukrainako Herri Errepublika
HeriotzaLviv, 1987ko martxoaren 27a (90/91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Petro Franko
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, idazlea eta cooking researcher (en)
Itxi

Bizitza

1896ko uztailaren 24an jaio zen Vyriv herrian, Teodor Bilevytx apaizaren eta haren emazte Olharen lau seme-alabetatik gazteena[2][3]. Buskeko Markian Xaxkevitx ikastetxe pribatuan ikasi zuen[2]. Gero sukaldaritza ikasi zuen Vienako Nekazaritza Goi Eskolan bi urtez[4].

1929an, Praktitxna kukhnia errezeta-liburua argitaratu zuen Kolomyian. Galitziako errezetetan zentratu zen. Ukrainako lehen errezeta-liburuetako bat omen zen[5][6]. 1991n, liburu hau berrargitaratu zen[5][7] eta 2019an berriro, Marianna Duxarren hitzaurrearekin[8].

1937an, bigarren liburua argitaratu zuen, Vsenarodna kukhnia[4].

Thumb
Franko-Halustxak familiaren hilobia

Sobietar Batasunean Olha Frankoren liburuak ez ziren inoiz argitaratu literatura «burgesa» gisa[9].

1987an hil zen, 90 urte zituela[5].

Bizitza pertsonala

15 urte zituela, Petro Franko ezagutu zuen, bere nebaren laguna[3]. 1919ko otsailaren 4an ezkondu ziren Polonytxni herrian[2]. Ivan Franko idazlearen errain bihurtu zen[5][7]. Senarra 1941ean hil zuten arren, Olhak ez zuen inoiz horren berri izan[4].

Bi alaba izan zituen: Vira-Maria (1923-1996) eta Ivanna-Oleksandra (Asia, 1925-1978)[2].

Olha Franko bere amaginarrebarekin nahasten da askotan, biek izen bera baitzuten[2][7].

Omenaldiak

2021-2024 urteetan, Olha Frankori buruzko film bat sortu zuten Ukrainan: Smak svobody. Frankoren papera Irma Vitovskak antzeztu zuen[10][11]. 2024ko martxoaren 7an estreinatu zen[11].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.