aktore bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Ganboa Pilar (Getxo, Bizkaia, 1985eko urtarrilaren 2a) bizkaitar aktorea da, antzerkian eta zineman ibilitakoa.
Olatz Ganboa | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Olatz Ganboa Pilar |
Jaiotza | Getxo, 1985eko urtarrilaren 2a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jon Ander Ganboa |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2003 - 2008) lizentzia : kazetaritza Getxoko Antzerki Eskola (2007 - 2011) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ehundik gora antzerki eta ikus-entzunezko produkziotan lan egin du. 2018an, aktore berri onenaren Ercilla sarirako izendatu zuten, eta 2020an, Antzerkiko Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatu zuten Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan (Besarkada Sariak).
2024ko urriaren 2an Euskal Aktoreen Batasunak emanda antzerkiko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen, Festen antzezlanean egindako lanarengatik.[1]
Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003-2008). Ondoren, Arte Dramatikoko Diplomara egin zuen Getxoko Antzerki Eskolan (2007-2011). Han, Lander Otaola, Alvar Gordejuela eta Alex Ygartua aktoreekin batera ikasi zuen. Azken honekin Ay, Carmela antzeztu zuen zenbait urtetan.
Ondoren, 7 urtez, interpretazio, dantza eta kantu ikastaro ugari egin zituen, bai Espainian, bai Argentinan (Buenos Aires).
Gaur egun Bilbon bizi da. Mikel Losada aktorearekin bikote harremana du. Elkarrekin alaba bat dute. 2016an, berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzezlana antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten, ETB1en, 2020an, COVIDaren pandemiak eragindako konfinamendu betean.
Jon Ander Ganboa abokatu eta kirol-direktiboaren alaba da, Euskadiko Futbol Federazioko (FVF-EFF) idazkari nagusia izandakoa 1993tik 2013ra. Ane Ganboa du izeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.