Okavangoren delta
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Okavangoren delta Botswanako (Afrika) barnealdean dagoen ibai delta handi bat da, Okavango ibaiak bere urak sakonune endorreiko batean isurtzen ditun gunean eratzen da. Deltara doan ur guztia lurrundu edota bertako landarediaren transpirazioaren bidez agortzen da, hortaz kasik ez da inongo itsaso edo ozeanotara bere urik iristen.
Okavangoren delta1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Bat-bateko ubide, aintzira, zingira eta uhartez osatutako ohiko eremu baten irudia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | vii,ix, x |
Erreferentzia | 264 |
Kokalekua | Botswana |
Eskualdea2 | Afrika |
Izen ematea | 2014 (XXXVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Urtero 11 kilometro karratu ur inguruk 6 000 e 15 000 km² arteko azalera ureztatzen dute. Ur kopuru bat Ngami aintzirara doa. Ekialdean parke nazionala den Moremiko ehiza erreserba du, haren barnean deltaren zati bat dago. 2013ko otsailaren 11n, Tanzaniako Arusha hirian, Afrikako Zazpi Mirari Naturalen artean onartua izan zen.[1] 2014ko ekainaren 22an, UNESCOren Gizateriaren Ondarea ofizialki izendatua izan zen.[2][2]
Okavango ibaia Angolan jaiotzen da, Caprivi (Namibia) eremua zeharkatu eta delta dagoen gune horretara iristean bere urak Kalahari basamortuan sakabanatzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.