From Wikipedia, the free encyclopedia
Noah Lyles (1997ko uztailaren 18a) 100 metro eta 200 metroetan lehiatzen den atletismoko esprinter profesional estatubatuarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 metrotako txapeldun olinpikoa izan zen. 100m eta 200m lasterketetan munduko txapelduna izan da hainbat aldiz.[1]
Noah Lyles | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gainesville, 1997ko uztailaren 18a (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Clermont | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Kevin Lyles | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Keisha Caine Bishop | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Alexandria City High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta vice president (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 70 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro, 177 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
2019ko munduko txapelduna eta 2020ko brontzezko domina olinpikoa da 200 metroko proban. Lylesek 9,86 segundoko marka pertsonala du 100 metroetako proban eta 19,50 segundokoa 200 metroetan. Lylesek 300 metroko indoor munduko marka onena izan zuen 31,87 segundoko denborarekin 2017ko AEBetako Indoor Txapelketan Steven Gardinerrek 2022an hautsi zuen arte.
200eko proban urrezko domina irabazi zuen 2014ko Gazte Olinpiar Jokoetan Nanjing-en, Txinan. Urrezko dominak irabazi zituen 100m-ko proban eta 4 × 100 metroko erreleboan 2016an Bydgoszczen (Polonian) U20ko Munduko Txapelketan. Urrezko dominak irabazi zituen 200 metroko proban eta 4x100m-ko erreleboan 2019ko Dohako Atletismoko Munduko Txapelketan. [2]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bat eskuratu zuen 200 metrotako lasterketan[3]. Hurrengo urteetan munduko txapelketatan domina ugari eskuratu zituen, 2022an Eugenen jokatu ziren txapelketatan urrezkoa 200 metrotan[4] eta zilarrezkoa 4x100 m errelebotan eta 2023an Budapesten urrezko hiru domina eskuratu zituen, 100m, 200m eta 4x100 m errelebotan[1].
2024an Munduko Indoor txapelketatan zilarrezko bi lortu zituen eta ondoren Parisen, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, 100 metrotako lasterketako txapelduna izan zen, bere marka onena eginez, 9.79 segundo[5]. Lasterketa oso estua izan zen eta Noah Lyles eta Kishane Thompson denbora berean iristi ziren. Olinpiar Batzordeak estatubatuarrari eman zion urrezko domina 0.5 ehunenekorengatik.[6] 200 metrotan brontzezko domina bat ere eskuratu zuen.
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
200m |
2024 | Paris ![]() |
![]() |
100m |
2024 | Paris ![]() |
![]() |
200m |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha ![]() |
![]() |
200m |
2019 | Doha ![]() |
![]() |
4x100m erreleboak |
2022 | Eugene ![]() |
![]() |
200m |
2022 | Eugene ![]() |
![]() |
4x100m erreleboak |
2023 | Budapest ![]() |
![]() |
100m |
2023 | Budapest ![]() |
![]() |
200m |
2023 | Budapest ![]() |
![]() |
4x100m erreleboak |
Munduko txapelketak (Indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Glasgow ![]() |
![]() |
60m |
2024 | Glasgow ![]() |
![]() |
4x400m erreleboak |
Munduko Errelebo txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Nassau ![]() |
![]() |
4x100m |
2019 | Yokohama ![]() |
![]() |
4x200m |
Munduko txapelketak (Sub20) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Bydgoszcz ![]() |
![]() |
100m |
2016 | Bydgoszcz ![]() |
![]() |
4x100m |
Munduko txapelketak (Sub18) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Donetsk ![]() |
![]() |
Medley erreleboa |
Panamerikar Jokoak (Sub20) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Edmonton ![]() |
![]() |
200m |
2015 | Edmonton ![]() |
![]() |
100m |
Gazteen Olinpiar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Nanjing ![]() |
![]() |
200m |
Kopa Kontinentala | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Ostrava ![]() |
![]() |
100m |
2018 | Ostrava ![]() |
![]() |
4x100m |
Diamond League | |||
Urtea | Domina | Proba | |
2017 (Brusela) | ![]() |
200m | |
2018 (Zurich) | ![]() |
200m | |
2019 (Zurich) | ![]() |
100m | |
2019 (Brusela) | ![]() |
200m |
Proba | Marka | Lekua | Data | Oharrak |
---|---|---|---|---|
100 m | 9.86 | Shanghai, Txina | 2019ko maiatzaren 18a | (+0,9 m/s haizea) |
150 m | 14.69 | Boston, Massachusetts, AEB | 2019ko ekainaren 16a | (−0,2 m/s haizea) #4 denbora guztietako |
200 m | 19.50 | Lausanne, Suitza | 2019ko uztailaren 5a | (−0,1 m/s haizea) 2019 WL, denbora guztietako #4 |
400 m | 47.04 | Forestville (Maryland ) (Ameriketako Estatu Batuak) | 2016ko apirilaren 23a | |
4×100 m-ko erreleboa | 37.10 | Doha, Qatar | 2019ko urriaren 5a | 2019 WL, NR, denbora gustietako 2. |
4×200 m-ko erreleboa | 1:19.88 | Nassau, Bahamak | 2017ko apirilaren 23a | |
60 m indoor | 6.57 | Boston, Massachusetts, AEB | 2018ko otsailaren 10a | |
200 m indoor | 20.63 | New York, New York, AEB | 2016ko martxoaren 13a | |
300 m indoor | 31.87 A | Albuquerque, Mexiko Berria, AEB | 2017ko martxoaren 4a | Altueraz lagundua, WB |
Altuera jauzia indoor | 2.03 m | Blacksburg, Virginia, AEB | 2015eko urtarrilaren 31 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.