politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicolás Redondo Terreros (Portugalete, 1958ko ekainaren 16a) euskal politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Nicolás Redondo Urbieta UGTko buruzagiaren semea da. Zuzenbidean lizentziatua da.
Haurtzaroan Las Hurdesen eman zituen hainbat urte, aita han baitzegoen erbesteratua. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta 1975ean, PSOEn sartu. Gazteria Sozialistetan hasi zen politikagintzan eta 1984ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten. 1989an, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi gisan bederatzi urte eman ondoren, 1997an Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusi hautatu zuten alderdiaren III. Kongresuan.
Instituzioetan ere izan du kargurik: Bizkaiko Foru Aldundian Garraio diputatu izan zen, Eusko Legebiltzarreko kide II. Legealdian, Espainiako Gorteetan diputatu 1993tik 1997ra. 1998an, alderdi barruko hauteskundeak egin ondoren, lehendakarigai izendatu zuten alderdikideek. PSOEk 2000. urtean egin zuen 35. Kongresu Federalean PSOEren Batzorde Agintariaren kide eta Harreman Instituzionalen arduradun hautatu zuten eta, urte berean, PSE-EErn IV. Kongresuan PSE-EEren idazkari nagusi hautatu zuten berriro ere. 2001. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigaia izan zen. 2002an, batetik PSE-EE bere alderdiarekin desadostasunak izanik eta, bestetik, alderdiaren barnean pisua galduta, kargu guztiak utzi egin zituen. Patxi Lópezek ordezkatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.