Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Newsweek estatubatuar astekaria da, New Yorken egoitza duena. Time eta U.S. News & World Report antzekoak dira.
Newsweek | |
---|---|
Mota | news magazine (en) eta online egunkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1933ko otsailaren 17a |
Hizkuntza | ingeles |
Argitaratze lekua | New York |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 aste |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0028-9604 eta 2572-5343 |
newsweek.com | |
Jatorriz News-Week deitua, Thomas J.C. Martynek sortu zuen 1933ko otsailaren 17an. Zenbaki horretan asteko albisteen zazpi argazki zeuden bere azalean. Denborak aurrera egin ahala, albiste-aldizkariaren kontzeptua zabaldu zuen, historia pertsonaletatik analisira eta kritikara. 1961ean The Washington Post Companyk aldizkaria erosi zuen.
2003an, 4 milioi baino gehiagoko ale-banaketa zuela kalkulatzen zen, 3,1 milioi Estatu Batuetan barne. Japonieraz, koreeraz, polonieraz, errusieraz, espainieraz eta arabieraz ere argitaratzen zituen edizioak, baita Newsweek International ingelesez ere.
New Yorken zentralizatuta badago ere, 22 bulego ditu: bederatzi Estatu Batuetan eta Pekinen, São Paulon, Rio de Janeiron, Buenos Airesen, Lurmutur Hirian, Frankfurten, Hong Kongen, Jerusalemen, Londresen, Mexiko Hirian, Moskun, Parisen, Tokion eta Varsovian.
2008az geroztik, Newsweek finantza-arazo batzuk izan zituen, eta ondoz ondoko murrizketetan islatu ziren. Abuztuan, The Washington Post taldeak Sidney Harmann enpresaburuari saldu zion aldizkaria, dolar bateko prezio sinbolikoan.[1] Jon Meacham editoreak dimititu egin zuen salmenta burutu ondoren. 2010eko azaroan, Newsweek The Daily Beast iritzi webgunearekin elkartu zen; Tina Brown erredaktore buruak hartuko du bere gain bi argitalpenen edizioa. Newsweek Harman eta IACren jabetza da.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.