aktore eta abeslari nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Najwa Nimri Urrutikoetxea (Iruñea, 1972ko otsailaren 14a - ), Najwa Nimri izenez ezaguna den aktore eta abeslaria da.
Najwa Nimri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Najwa Nimri Urrutikoetxea |
Jaiotza | Iruñea, 1972ko otsailaren 14a (52 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, zinema aktorea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Najwajean (en) |
Genero artistikoa | trip hopa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Nimriren ama Iruñekoa da, eta aita, jordaniarra. Anaia bat, neba-erdi bat eta bi ahizpa-erdi ditu. Bere izenak arabieraz "estasia" esan nahi du. Iruñean jaioa, bera txikia zenean familia Bilboko Santutxu auzora joan zen bizitzera. 1995ean Salto al vacio[1] filmaren errodajean Daniel Calparsoro zinema zuzendaria ezagutu zuen. Berarekin ezkondua egon zen 1995etik 2000ra bitartean. Bere semea, Teo Nabil, 2004an jaio zen eta bere aitaren izena ezkutuan mantendu du. Gaur egun, José Mendes Vieira da bere bikotekidea.
Aktore lanetan hasi aurretik, Najwa Nimrik soul musika abesten zuen Respect taldean[2] eta jazza Clan Club taldean[3]. Geroago, Carlos Jeanekin batera, Najwajean taldea sortu zuen[4]. Talde honekin No Blood (1998)[5], Selection (2002)[6], Ten Years After (2007)[7] eta Till It Breaks (2008)[8] albumak argitaratu zituen, Asfalto[9], Guerreros[10] eta 20 centimetros[11] filmetako soinu bandak grabatzeaz gain. No Blood diskoak RTVEren Versión Española programaren sintonia den Dead for you[12] single ezaguna du.
2010ean atera zuen salmentara El último primate[13] bakarkako lehen diskoa, Alfonso Perezen produkzioa, Najwa bera eta Raúl Santosen kolaborazioarekin. [2] 2012an, bakarkako estudio album berri bat argitaratu zuen, Donde rugen los volcanes izenburupean. Bertan, Raúl Santosen parte-hartzea izan zuen berriz ere, eta abeslariak musika estilo elektroniko minimalista eta iragan akustikokoarekin jotzen du berriro. Albumeko abesti guztiak gaztelaniaz abesten ditu. Urte bereko apirilaren amaieran, Najwak Donde rugen los volcanes diskoaren bideoklipa kaleratu zuen, Lanzarote uhartean grabatutako lehen singlea, Virgili Juberoren zuzendaritzapean. 2014an argitaratu zuen Rat Race izeneko azken lana. Diskoak dantza egiteko moduko musika elektronikoko hamar pieza ditu, Matias Eisen eta Didi Gutmanekin batera sortutakoak.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean. Casting batean Daniel Calparsoro ezagutu zuen, eta hark bere lehen film luzea interpretatzeko aukera eman zion: Salto al vacio[1]. Ordutik, ibilbide luzea egin du zineman eta telebistan. Abre los ojos[14], Los amantes del círculo polar[15], Lucía y el sexo[16], También la lluvia[17], El árbol de la sangre[18] eta La virgen roja [19]filmetan parte hartu du. La casa de papel[20], Vis a vis[21] eta Sagrada familia[22] telesailetan egindako paperengatik egin zen ospetsu nazioartean.
Bere aktore lanagatik, bi Zilarrezko Fotograma, bi Ondas Sari, Platino Sari bat, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean Ohorezko Galburua eta Sitgeseko Zinemaldian Ohorezko Sari Nagusia irabazi ditu, besteak beste.[23]
Urtea | Filma | Zuzendaria |
---|---|---|
2013 | 10.000 noches en ninguna parte | Ramón Salazar |
2012 | The Wine of Summer | Maria Matteoli |
2011 | Verbo | Eduardo Chapero-Jackson |
2010 | También la lluvia | Icíar Bollaín |
2010 | Todo lo que tú quieras | Achero Mañas |
2010 | Route Irish | Ken Loach |
2010 | Room in Rome | Julio Medem |
2007 | Mataharis | Icíar Bollaín |
2007 | Oviedo Express | Gonzalo Suárez |
2006 | Trastorno | Fernando Cámara |
2006 | Las vidas de Celia | Antonio Chavarrías |
2005 | El método | Marcelo Piñeyro |
2005 | 20 centímetros | Ramón Salazar |
2004 | A + (Amas) | Xabier Ribera |
2004 | Agents secrets | Frédéric Schoendoerffer |
2003 | Utopía | María Ripoll |
2003 | La reina del bar Canalla | Daniel Azancot |
2002 | Piedras | Ramón Salazar |
2001 | Fausto 5.0 | Isidro Ortiz, Álex Olle eta Carlos Padrissa |
2001 | Before Night Falls | Julian Schnabel |
2001 | Lucía y el sexo | Julio Medem |
2000 | Guerreros | Daniel Calparsoro |
2000 | Asfalto | Daniel Calparsoro |
1999 | The Citizen | Jay Anania |
1998 | Los amantes del círculo polar | Julio Medem |
1998 | 9'8m/s² | Alfonso Amador eta Nicolás Méndez |
1997 | Abre los ojos | Alejandro Amenábar |
1997 | A ciegas | Daniel Calparsoro |
1996 | Pasajes | Daniel Calparsoro |
1995 | Salto al vacío | Daniel Calparsoro |
Urtea | Seriea | Pertsonaia | TB katea edo plataforma | Atalak |
---|---|---|---|---|
2015 – 2019 | Vis a vis | Zulema Zahir | Antena 3 (2015–2016) FOX Espainia (2018–2019) |
40 atal |
2019 – | La casa de papel | Alicia Sierra Montes | Netflix | 16 atal |
2020 | Vis a vis: El oasis | Zulema Zahir | FOX Espinia | 8 atal |
2023 | 30 monedas [24] | HBO Max | 2. denboraldia
8 atal | |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.