Nafarroako Kontuen Ganbera
erakundea From Wikipedia, the free encyclopedia
erakundea From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako Kontuen Ganbera[1] (gaztelaniaz Cámara de Comptos de Navarra) Nafarroako Foru Erkidegoaren sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa aztertzen duen erakundea da. Nafarroako Kontuen Ganbera eraikinean kokatzen da.
Nafarroako Kontuen Ganbera | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kanpo kontroleko organo autonomikoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Nafarroako Parlamentua |
Espainiako Kontu Auzitegirik zaharrena da.
1365eko otsailaren 18an Karlos II.a Nafarroakoak aldarrikatutako ordenantzak sortu zuen[2]. 1274 eta 1328 artean Nafarroako Erresuma Frantziarekin lotura dinastikoa izan zuen eta bertan jadanik gastu publikoa kontrolatzeko erakundeak existitzen ziren.
Erakundea ofizialki eratu baino lehen Nafarroako Erresumak jadanik aditzaile eta Kontuen Maisuak zituen erreinuko finantzen egoera noizean behin kontrolatzeko. Izan ere, lehendabiziko kontuen liburu ezaguna 1258koa da[3]. Karlos II.aren ogasunak gorriak ikusi zituen inguruko erresumekin gerrak eusteko, hori zela eta behin behineko erakundea finkatu eta behin betiko bilakatu zuen.
Lehendabiziko erakunde hori sei lagunek osatzen zuten: lau Aditzaile Orokor, "gizon zintzo eta zuzenak", eta elizgizon bi notario-lanetan aritzeko. Bere aginduak betearazteko Atezaina eta Erreinuko Ofizialak kontratatzen zituzten[4].
Lehendabiziko betebeharrak honakoak izan ziren:
Epeka-epeka Kontuen Ganberak beste eginkizun batzuk hartu zituen bere gain, ziur asko lortutako izen ona zela-eta. Horrela, hasieran aditzea eta aholkuak emateari lotu bazizkion ere, laster Ogasun kontuetan auzitegi bihurtu eta Kontuen Ganberaren Auzitegia hartu zuen izena. Bestetik, zerga-bilketaz (epeak eta kopurua), monetaz eta kargu ofizialen zinez arduratu zen.
Bere agiri eta liburuek Artxiboa osatu zuten egun Nafarroako Agiritegi Orokorrean daudenak eta Nafarroako historia zehazki ezagutzeko laguntzen dutenak.
Kontuen Ganberak denbora pasa ahala, bere eskumenen, profesionaltasuna eta independentziagatik, gero eta garrantzi handiagoa lortu zuen Erresumaren egitura politikoan, batez ere gainetik Kontseilua eta Erregea besterik ez zituelako.
1512an Gaztelako Koroak Nafarroako Erresuma konkistatu eta laster hasi ziren Ganbera deuseztatzeko saiakerak, batzuetan erregeordeek bultzatuak eta bestetan Gorteen laguntza zutenak. Garai hartan, Ganberaren kide asko gaztelarrak izan ziren.[5] Iruñeko hiria bezalako aldeko jarraitzaile sutsuari esker, Ganbera martxan jarraitu zuen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan zehar.
XIX. mendean zentralismoa indartzearekin batera Kontuen Ganbera desagerrarazteko saiakerak ere ugaritu egin ziren. Horrela 1836ko martxoaren 18ko Isabel II.a Espainiakoak ezarritako errege-agindu batek erakundearen deuseztatzea agindu zuen.
1841ko Lege Hitzartuak egoera berretsi zuen.
1980ko urtarrilaren 28an Foru Parlamentuak "Erakundearen Birrezarpenerako Araua" onetsi eta organo tekniko gisa berrezarri zuen Ganbera[6]. Hala ere, 1982an "Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa" onartu eta "de jure" Nafarroak berriro kontuak ikuskatzeko erakundea izan zuen, Karlos II.ak sortutako erakundearen izen bera zuena[2]. Egungo Ganbera Parlamentua du gainean eta 19/1984 Foru Legeak antolatuta dago.
Ganberaren helburu nagusia Nafarroako Foru Erkidegoaren funtsa publikoak legearen arabera eta gero eta era eraginkorragoa erabil ditzatela da[7]. Horretarako txostenak eta agiriak egiten ditu.
19/1984 Foru Legeak ezarritako eginkizunak bi dira[7]:
Ganberaren kideak Presidentea, Auditoreak eta Idazkaritza Nagusia dira.
Egoitza Iruñeko Ansoleaga kaleko hamarrean dute, hiriko arkitektura gotiko zibilaren eraikuntza bakarra eta 1868an Kultura Ondasun deklaratua[11].
XIII. mendeko etxea 1524an Karlos V.a Nafarroakoak erosi zuen lehen egoitza finkoa omen ez zelako. Bertan eta 1836an erakundea deuseztatu arte moneta ere egiten zuten.
Ganbera desagertu ondoren, bere artxiboa Nafarroako Agiritegi Orokorrera eraman zuten eta bertan hasieran Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea, 1919tik aurrera Nafarroako museoa, 1941 eta 1994 artean Vianako Printze Erakundea izan ziren.
1995ean Vianako Printze Erakundeak egoitza berria lortu eta Comptos Ganberak 1524 eta 1836 artean izandako egoitza berreskuratu zuen.
Artxiboak eduki ezberdineko 25.000 dokumentu ditu: udal foruak, tituluak, eskriturak, bulak, itunak, zinak, eta abar, gehienak, Nafarroako Erresumaren barne eta kanpoko harremanekin lotuak.
Gainera Kontuen Ganberak egindako agiri eta txostenak, bai aztertzaile bai Kontu Auzitegi moduan egindakoak.
Artxiboan ere Comptosen Erregistroak (gaztelaniaz: Registros de Comptos) daude, hau da, diruzaina, bost merindadeetako (1407 eta gero sei) atezainak, hiri eta hiriburu nagusietako bailie eta beste ofizial publikoek eramandako kontu-liburuak.
1258 eta 1836 arteko Erregistroak mantentzen dira, bi kapitulutan ordenatuak: diru sarrerak (recepta) eta gastuak (expensa). Gehienak denbora pasa ahala mantendu ziren baina badaude batzuk gai zehatz batzuei buruzkoak direnak.
Beste hiru liburu nagusiak daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.