Mycena rosella

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mycena rosella

Mycena rosella Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Mycena rosella
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena rosella
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus rosellus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Sinonimoak: Agaricus fistulosus, Agaricus rosellus, Mycena lateritia.

Deskribapena

Kapela: 2 cm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa, edo koniko-kanpai itxurakoa, ondoren lau-ganbila edo zabaldua, titi txiki batekin; ertza oso mehea, zorrotza, kapelaren gainazala glabroa, distiratsua eguraldi hezean, gardentasunez ildaskatua, arrosa ilun kolorekoa, arrosa-haragi kolorekoa, arrosa-marroia.

Orriak: Zabal, estuak, lamelula ugarirekin, sabeldunak, adnatuak edo koska batez dekurrenteak, arrosa zurbil kolorekoak, arrosa-haragi kolorekoak; ertza osorik, gorri iluna.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa eta 0,2 cm arteko lodierakoa, filiformea, flexuosoa, glabroa, eguraldi hezean likatsua, barnehutsa, bertikalki ildaska finekin, arrosa zurbil kolorekoa, arrosa-marroi zurbila, oinarria iletxo zurixka ugariz estalia.

Haragia: Urria, kapelaren kolore berekoa, usaina ez oso nabarmena eta zaporea garratz samarra.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa.

Jangarritasuna

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

Mycena venustula ere arrosa kolorekoa da, baina kortizikola da eta txikiagoa.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Abies, Pinus, Picea), talde handietan goroldiotan edo deskonposatzen ari diren pinu-orratzetan.[4]

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Errusia, Europa, Taiwan, Japonia, Australia.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.