Mycena capillaripes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mycena amicta Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]Mycena capillaripes Usain txarra eta tamaina txikia duelako, ez da kontsumitzen.
Mycena capillaripes | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena capillaripes Peck, 1888 |
Sinonimoak: Mycena langei, Mycena plicosa, Prunulus capillapires.
Deskribapena
Kapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, pruinaduna, ilerik gabea, zeharrargitsu ildaskatua, ertza oso zurbila eta palmatua lehortzean. Azal higrofanoa, gris zurbil kolorekoa edo marroi-grisa, erdian ilunagoa, gorrixka.
Orriak: Adnatuak, nahiko zabalak, marjinatuak, zurixkak (krema-gris kolorea), aldeetan marroi-gorri koloreko puntutxoekin, ertz iluna.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, zuzena edo okerra, hauskorra, distiratsua, goia pruinaduna, gris-marroi kolorekoa, behean ilunagoa, oinarria zuntz zuriekin.
Haragia: Lixiba usainarekin edo nitroso usainarekin.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa.
Jangarritasuna
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
Mycena leptocephala delakoak ez ditu orriak marjinatuak. Mycena rubromarginata espezieak, orrien ertza ilunagoa du, ez du usain nitrosorik eta usteltzen ari den egurrean hazten da.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Koniferen azikuletan (larizio pinua, pinazi-pinua, karraskak). Batzuetan hostogalkorren orbeletan ere bai. Klima hezean. Espezie taldekoia.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Kanariak, Europa, Errusia, Israel, Iran, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.