Elizkizunetan interpretatzeko edo erlijio-gaietan oinarriturik sortua den musika From Wikipedia, the free encyclopedia
Eliz musika edo musika sakratua[1] orokorrean erlijio-erabilerarako edo Erlijioak eragindakoa da. Kristautasunean, nabarmentzekoa da musika klasikoan hainbat musikagile ezagunek utzitako aportazioa, Johann Sebastian Bach, Wolfgang Amadeus Mozart eta Georg Friedrich Händelena besteak beste.
Bestela, Kantu gregorianoa eta Gospel musika ere arlo honetako motak ditugu.
Obra ezagunenen artean, Johann Sebastian Bachek egindako "San Mateoren pasioa" (1727?) eta "Magnificat" (1733), "Stabat Mater" (Pergolesi, 1731), "Mesias (Haendel)" (1741), "Requiem (Mozart)" (1791), "Missa Solemnis" (Beethoven, 1823) eta "Te Deum" (Berlioz, 1849) ditugu.
Meditazioa bideratzeko musika mota zehatz batzuk erabili izan dira erlijioetatik eta espiritualtasunetik oro har. Tradizio kristauan, Erdi Aroa baino lehangotik datorren kantu gregorianoa adibide ona da, melodia errepikakorrek eta ahotsarekin soilik egindakoek monasterioetan otoitza eta meditazioa ahalbidetzen dituztelako. Antzeko tonuan, mundu musulmanean nabarmendu daiteke sufi tradizioa, doinu leun eta zirkularrekin, dervitxeek dantzaren bidez lagundutakoa.
Azken hamarkada hauetan, New Age musika asko hedatu izan da esparru espiritual honetan.
Ameriketako Estatu Batuetan, batez ere komunitate afro-amerikarrean eta eliza ebanjelikoetan, loratu zen bereziki 1930eko hamarkadan. Hala ere, hamarkada batzuk geroago nabarmendu ziren Aretha Franklin edo Johnny Cash moduko abeslariak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.