Montalbano komisarioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montalbano komisarioa edo Salvo Montalbano Andrea Camilleri (Porto Empedocle, 1925-Erroma, 2019[1]) idazleak argitaratutako eleberri eta narrazio motz sail bateko protagonista da. Erabiltzen duen hizkuntzan sizilieraren elementu asko dituen italiera erabiltzeagatik bereizten da.
Montalbano komisarioa | |
---|---|
![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Andrea Camilleri |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | detektibea |
Fikziozko pertsonaia
Montelusa izeneko alegiazko probintziako Vigata alegiazko herrian (egiaz, Siziliako Agrigento probintziaren eta Porto Empedocle herriaren alter egoak dira, hurrenez hurren) lan egiten du Montalbano komisarioak. Haren laguntzaile nagusiak honako hauek dira: Domenico Mimì Augello komisarioa, gonazale nekaezina, Giuseppe Fazio inspektorea, Galluzzo eta Gallo agenteak, Agatino Catarella agente eta telefonista —haren ate-danbateko izugarriek eta hizkuntza-arazoek komisarioa erotzen dute—, eta Germanà, Giallombardo, Torretta eta beste agente batzuk ere ageri dira. Beste laguntzaile batzuk hauek dira: Adelina (etxeko zerbitzaria eta sukaldari bikaina), Ingrid Sjöström, Nicolò Zito kazetari laguna, Jacomuzzi zientzia-poliziako agentea eta Pasquano auzitegiko medikua. Lehen eleberrietan Gegè ikaskide ohia ageri zen, laguna bada ere, gaizkilea ere badena.
Montalbano pertsonaia bitxia da, oso argia, funtzionario jeloskorra, Estatuko Poliziaren ordezkaria, legea errespetatzen duena —nahiz eta, kasua argitzeko, behar denean urratzen duen—, irakurle paperjalea, eta gastronomiaren eta bere lurralde siziliarraren maitale handia. Urte asko dira Livia Burlando genovarrarekin maitasun-harremana duela, krisi ugarirekin, ordea.
Kasuak ebazteko ortodoxia gutxi duenez, arazo larriak ditu Luca Bonetti-Alderighi nagusiarekin.
Deitura Manuel Vázquez Montalbán idazleari zor dio, Pepe Carvalho detektibearen sortzaileari, alegia, gastronomiaren eta literaturaren zalea baita. Camilleri bezala, Montalbano Vázquez Montalbánen eleberrien zalea da. Era berean, Camilleriren zenbait lanetan adierazitakoaren arabera, detektibearen izen-deiturak Italiako hegoaldearen omenezkoak dira, han "Salvo" eta "Montalbano" nahiko ohikoak baitira.
Montalbano komisarioa euskaraz
Komisarioa protagonista duten hiru lan daude euskaratuta, eta euskarazko prentsan kritikak jaso dituzte[2].
Saileko eleberriak
- 1994 - La forma dell'acqua (Uraren forma)
- 1996 - Il cane di terracotta
- 1996 - Il ladro di merendine
- 1997 - La voce del violino
- 2000 - La gita a Tindari
- 2001 - L'odore della notte (Gauaren usaina)
- 2003 - Il giro di boa
- 2004 - La pazienza del ragno
- 2004 - Racconti di Montalbano
- 2005 - La luna di carta
- 2006 - La vampa d'agosto
- 2006 - Le ali della Sfinge
- 2007 - La pista di sabbia
- 2008 - Il campo del vasaio
- 2008 - L'età del dubbio
- 2009 - La danza del gabbiano
- 2010 - La caccia al tesoro
- 2010 - Acqua in bocca
- 2010 - Il sorriso di Angelica
- 2011 - Il gioco degli specchi
- 2012 - Lama di luce
- 2012 - Una voce di notte
- 2013 - Covo di vipere
- 2014 - La piramide di fango
- 2015 - La giostra degli scambi
- 2016 - L'altro capo del filo
- 2017 - La rete di protezione
- 2018 - Il método Catalanotti
- 2019 - Il cuoco dell'Alcyon
- 2020 - Riccardino (egilea hil ondoren argitaratua)
Kontakizun laburren liburuak
Telebista saileko kapituluak
RAIk telesail bat ekoitzi du Montalbanoren zenbait abenturekin, Luca Zingaretti aktoreak Salvoren papera interpretatzen duelarik, eta Montalbano gaztea haren aurrekina ere Michele Riondinok interpretatuta.
Denboraldia | Atalak | Estreinua TBn |
---|---|---|
Lehen denboraldia | 2 | 1999 |
Bigarren denboraldia | 2 | 2000 |
Hirugarren denboraldia | 2 | 2001 |
Laugarren denboraldia | 4 | 2002 |
Bosgarren denboraldia | 2 | 2005 |
Seigarren denboraldia | 2 | 2006 |
Zazpigarren denboraldia | 4 | 2008 |
Zortzigarren denboraldia | 4 | 2011 |
Bederatzigarren denboraldia | 4 | 2013 |
Hamargarren denboraldia | 2 | 2016 |
Hamaikagarren denboraldia | 2 | 2017 |
Hamabigarren denboraldia | 2 | 2018 |
Hamairugarren denboraldia | 2 | 2019 |
Hamalaugarren denboraldia | 2 | 2020 |
Hamabostgarren denboraldia | 1 | 2021 |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.