From Wikipedia, the free encyclopedia
Monoceros edo Adarbakarra[1][oh 1] —latinez: Monoceros— ipar hemisferioko neguko zeruko konstelazio bat da. Mendebaldean Orionekin muga egiten du, Canis Majorrekin hegoaldean, Geminirekin iparraldean eta Hydrarekin ekialdean. Canis Minor, Lepus eta Puppis dira bere beste konstelazio mugakideak.
Monoceros | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Mon |
Genitiboa | Monocerotis |
Sinbologia | Adarbakarra |
Eremua | 481,6 gradu karratu (35. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 138 |
Izarrik distiratsuena | Beta Monocerotis (itxurazko magnitudea ) |
Meteoro euria | Alfa Monocerotidak Monocerotidak |
Konstelazio mugakideak | Canis Minor, Canis Major, Gemini, Hydra, Lepus (konstelazioa), Orion eta Puppis (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 5 o 55,86' eta 8 o 11,40' artean h |
Deklinazioa | -11,37 eta 11,93 artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila | |
+78° eta −-78° latitude bitartean ikusgai. |
β Monocerotis teleskopio txiki batekin ikus daitekeen izar anizkoitz bat da. William Herschelek aurkitu zuen bere anizkoiztasuna 1781ean eta "zeruko ikuspegirik ederrenetako bat" bezala deskribatu zuen. Konstelazio honetako izar aldakorren artean R Monocerotis aipatu behar da, nebulosa baten barnean dagoen T Tauri izarra, baita V838 Monocerotis ere, non, 2002an bere jatorria ondo ezagutzen ez den eztanda bat behatu zen.
Konstelazio honetako izarren artean, bakarrak baino ez du izen propioa, Plasketten izarra, izar masibo bat.
Canis Majorrekin duen mugatik gertu M50 kumulu irekia dago, gugandik 3000 argi urteko distantziara.
Konstelazioak interes handiko hainbat aldagai ditu. Horrela, S Monocerotis (15 Monocerotis) bi izar oso beroz osatutako sistema bitar masiboa da —O7V eta O9.5V espektral motakoak— 25 urteko orbita-periodoarekin[2]. Zentzu horretan, Plaskett-en izarra (HD 47129) deritzona ezagutzen den sistema bitar masiboenetako bat da, eta osagaietako bakoitza 50 eguzki-masatik hurbil dagoen masara irits daiteke[3]. R Monocerotis T Tauri izar masibo baina oso gaztea ere bada, NGC 2261 igorpen eta islapen nebulosa mistoaren amaieran kokatuta dagoena, "Hubble Nebulosa Aldakorra" izenez ere ezaguna. Era berean, V700 Monocerotis (MWC 147) Herbig Be izar gazte bat da, oraindik sekuentzia nagusian sartu ez dena eta akreztatze fasean dagoena[4]. Beste aldetik, V838 Monocerotis supererraldoi gorri bat da, zeinak, 2002an, jatorria oso ezaguna ez den leherketa handi bat jasan zuen[5].
Monocerosek eguzkiz kanpoko planetak dituzten hainbat izar ditu: HD 52265 —Citalá izenekoa—[6] G0V motako nano horia da, Jupiter baino masa bera edo handiagoa duen planeta duena, eta HD 46375, berriz, bitarra da, zeinaren osagai nagusiaren inguruan mugitzen den planeta batek 72,6 orduero osatzen duen bere orbita[7].
Canis Major-eko mugatik gertu, M50 kumulu irekia dago, 1772an Charles Messier-ek aurkitu zuena, nahiz eta ziurrenik Giovanni Cassini astronomo italiarrak lehenago behatu zuen[8]. Lurretik 2900 argi urtera dago[9]. NGC 2232 B2V motako 10 Monocerotis izarrean zentratutako beste kumulu ireki distiratsu bat da[10]. Gould-en gerrikoan dago, 1060 argi-urteko distantziara[9].
Arroseta Nebulosa —NGC izendapen ezberdinekin, hala nola 2237, 2238, 2239 eta 2246— HII eskualde handi eta esferikoa da. NGC 2244 (Caldwell 50) kumulu irekia estuki lotuta dago nebulosa horrekin, inguruko gasetik sortu baitzen duela milioi urte gutxi batzuk[11]. Bere bi izar nagusiak O mota espektralekoak dira.
NGC 2264 izendapenak bi objektu ezberdin biltzen ditu: Gabonetako Zuhaitz Kluster izenez ezagutzen den multzo irekia eta Kono Nebulosa. Nebulosa zazpi argi-urteko luzera du, eta 2.500 argi-urtera dago[12]. NGC 2264 barruan, beste bi objektu, elur-maluta-multzoa eta azeri-larruaren nebulosa, barne hartzen dira[13].
Monocerosen baitan kokatuta ere, NGC 2346 Tximeleta Nebulosa bezala ezagutzen den nebulosa planetarioa dago. Bere erdigunean, izar bitar bat dago, zeinaren orbita-periodoa 16,00 ± 0,03 egunekoa den[14]. Era berean, Nebulosa Laukizuzen Gorria (bere forma ezaugarriengatik eta Lurretik duen itxurazko koloreagatik) izendatutako protonebulosa planetarioa da. 1973an aurkitua, bere erdian, HD 44179 izarra dago, bitarra ere. Guregandik 2.300 argi urtera dago, gutxi gorabehera[15].
bat da.
Monoceros konstelazio moderno bat da. Bere izena Petrus Plancius herbeheretar astronomo eta teologoari ematen zaio 1613an eta Jakob Bartschek Adarbakar bezala erregistratu zuen 1624ko bere izar kartan[16]. Alabaina, Heinrich Wilhelm Olbersek eta Ludwig Idelerrek konstelazioa askoz antzinagokoa dela diote, "Bikietatik eta Karramarrotik hegoalderako bigarren zaldia" bezala agertuz 1564ko idazkietan, eta Joseph Scaligerrek antzinako Pertsiako esfera baten aurkitu izana aipatzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.