Miranda do Douro
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Miranda do Douro —portugesez— edo Miranda de l Douro —mirandesez— Portugalgo hiria da. Concelho izaera du eta Tras-os-Montes Garaia azpieskualdean dago, Bragantza barrutian. 488,36 km²-ko azalera eta 8.048 biztanle ditu (2001ean).
Miranda do Douro | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Bragantza | ||
Posta kodea | 5210 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°30′N 6°16′W | ||
Azalera | 487,18 km² | ||
Altuera | 675 m | ||
Mugakideak | Mogadouro, Fermoselle, Villar del Buey, Fariza (en) , Torregamones, Villardiegua de la Ribera, Fonfría, Alcañices eta Bumioso | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.482 (2011) | ||
Dentsitatea | 15 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 273 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Bimenes, Aranda de Duero eta Ortheze | ||
cm-mdouro.pt |
Bertan astur-leonesaren aldaera mirandesak izaera ofiziala du.
Miranda herria Dionisio erregeak fundatu zuen. Dueroko itsaslabarretan zegoen eta Duero eta Fresno ibaiek bustitzen zuten. Alcañizesko Itunaren garaian -Portugalgo erregeak (Dionsio) eta Leongo eta Gaztelako Fernando IV.ak sinatua -, Mirandak, 1286ko abenduaren 18an, herri (villa) mailara igo zuten eta pribilegio zaharrak handitu zizkioten.
Gutunaren abantailetako bat izan zen Mirandak ez zuela inoiz koroa utziko. Une horretatik aurrera, Miranda pixkanaka Tras-os-Montes herri hesituen artean garrantzitsuena bihurtu zen. 1545eko uztailaren 10ean, Joan III jaunak Miranda do Douro hiri-kategoriara igo zuen, eta Tras-os-Montesko lehen elizbarrutia bihurtu zen (1545eko maiatzaren 22ko Paulo III.a Aita Santuaren bulkada bidez). Hala, Miranda Trás-os-Monteseko hiriburu, gotzainaren egoitza, kanonigoak eta elizako beste agintari batzuen egoitza bihurtu zen, baita agintari militar eta zibilenak ere.[2]
1762an, Zazpi Urteko Gerraren testuinguruan, armada franko-espainiarrak, Sarriako markesaren agindupean, Miranda do Douro hiria inguratu zuen. Bolborina gazteluaren gotorlean barruan zegoen, 500 bat bolbora upel zituen eta eztanda egin zuenean, leherketak gazteluko defentsak eta inguruko zenbait auzo suntsitu zituen. Ez dago jakiterik leherketaren arrazoia zein izan zen. Hiriko biztanleen herena inguru, 400 pertsona, hil zen hondamendi hartan, eta horrek Mirandaren hondamen erlijioso, demografiko eta urbanoa eragin zuen.
Gerra horri Mirandum gerra deitu zioten. Ia bi urte geroago, 1764an, Frei Aleixo Miranda Henriques jaunak (23. gotzaina) Miranda utzi eta egoitza Bragantzan ezarri zuen. Egoitza berri hori 1780tik aurrera behin betiko geratu zen.[2]
Berrehun urte geroago, Picote eta Mirandako urtegien eraikuntzari esker, eskualdea garapen ekonomiko nabaria izan zuen. Horrez gain, gaur egun mugaz bestaldeko espainiarrentzat merkatal gunea da eta turismoari lotutako zerbitzuek pisua hartu dute.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.