Mikel Arozamena
Nafar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Arozamena Larralde (Lesaka, Nafarroa, 1930eko abuztuaren 30a - Hernani, Gipuzkoa, 1976ko abenduaren 24a) bertsolaria izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa hirutan irabazi zuen, 1962an, 1963an eta 1966an.
Mikel Arozamena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1930eko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1976ko abenduaren 24a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
|
Txiki-txikitatik bertsozale, 14 urte besterik ez zuela kantatu zuen lehenengo aldiz plazan. Hiru urte geroago, beretzat lehena izango zen Donostiako La Perla txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, txapelketa eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen, hala nola Iruñean, Lesakan eta Beran, bai eta makina bat irabazi ere. Garaipen nagusiak Nafarroako Bertsolari Txapelketan lortu zituen, 1962ko, 1963ko eta 1966ko txapelak bereganatuta.[1]
1966an, Margari Sagastibeltza leitzarrarekin ezkondu eta handik urtebetera, Hernanira joan zen bizitzera, 28 urtez Astigarragan bizi izan eta gero. 1976ko maiatzean, bere jaioterriak omenaldi bat eskaini zion, eta urte bereko abenduan bihotzekoak jota hil zen, Iberdueron gidari lanetan zebilela.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.