From Wikipedia, the free encyclopedia
Mihai Eminescu (Botoşani, Mendebaldeko Moldavia, 1850eko urtarrilaren 15a – Bukarest, Errumania, 1889ko ekainaren 15a) Erromantizismoaren garaiko poeta, eleberrigile eta kazetari errumaniarra izan zen, sarritan errumanierazko olerkaririk eranginkorrentzat hartua.[1]
Mihai Eminescu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Михай Эмин |
Jaiotza | Botoșani, 1850eko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Moldaviako Printzerria (1850 - 1856) United Principalities of Moldavia and Wallachia (1856 - 1881) Errumaniako Erresuma (1881 - 1889) |
Bizilekua | Botoșani |
Heriotza | Bukarest, 1889ko ekainaren 15a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Belluko hilerria |
Familia | |
Aita | Gheorghe Eminovici |
Ama | Raluca Eminovici |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errumaniera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, prosalaria, kazetaria, liburuzaina, saiakeragilea, idazlea, poeta eta politikaria |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Errumaniar Akademia Junimea (en) Timpul (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Lan ezagunen artean, Luceafărul ("Arratsaldeko izarra"), Odă în metru antic ("Oda antzinako neurrian") eta Scrisori ("Eskutitzak") daude. Bere olerkietan askotan gai metafisiko, mitologiko eta historikoak erabiltzen zituen. Orokorrean, haren lanak Arthur Schopenhauer alemaniar filosofoak eragin zituen.
Moldavian, errumaniar eskualdean jaio zen, Ipoteştin, Botoșani herrian. Haurtzaroa Ipoteştin eman zuen, familiaren etxean. 1858. eta 1866. urteen artean, Txernivtsiko ikastetxera joan zen. Eminescuren lehen froga, idazle bezala, 1866koa da, bere errumanierazko irakaslearen heriotzaren ondoren, bere ikaskideek eta berak panfleto bat argitaratu zutenean, Lăcrămioarele invăţăceilor gimnazişti ("Batxilergoko ikasleen malkoak"): hor, La mormântul lui Aron Pumnul ("Aron Pumnul hilobiari") poema idatzi zuen.
Otsailaren 25ean, Pestan argitaratzen zen Iosif Vulcan-en Familia literatur aldizkarian argitaratu zuen De-aş avea ("Izango banu"), eta, horren ondoren, hainbat aldizkaritan argitaratu zuen (batzuk alemanez). Iosif Vulcanek eslaviar -ici atzizkiari zion errefusa zela eta, izena aldatu zuen eta Mihai Eminescu ordezkotzat jarri, errumaniarragoa ematen baitzuen.
1866 eta 1869 artean, Errumaniako hainbat eremutatik edo errumaniarrak bizi direnetatik bidaiatu zuen. Harreman zuzenaren, errumaniar herriaren, bere hizkuntzaren (eskualdeen arteko desberdintasunen), bere ohituren eta arazo errealen ezagutza urteak izan ziren. Ikasketak amaitzeko asmoa izan arren, ez zuen lortu. Iorgu Caragialeren antzerki konpainian apuntatzaile eta kopiatzaile izatera iritsi zen, eta ondoren Mihai Pascalyrenean. Azken horren gomendioari esker, Antzoki Nazionalean apuntatzaile gisa hartu zuten, eta bertan ezagutu zuen I.L.Caragiale. Familian argitaratzen segitu zuen; olerkiak idatzi zituen, dramak, eleberri baten zatiak, baina lan horiek ez ziren argitaratu. Alemanetik hainbat lan itzuli zituen.
1869an, beste gazte batzuekin batera, Orientul ("Ekialdea") literatur zirkulua bultzatu zuten. Zirkulu horren helburua, besteak beste, Errumaniako historia eta literaturari buruzko herri-ipuin eta olerkiak eta dokumentuak jasotzea zen. Eminescuk Moldaviako eskualdea jaso zuen enkargu gisa. Udan, noizbehinka, Iorgu anaiarekin topo egin zuen, Errumaniako armadako ofizialarekin, eta hark familiarekin harremanak berriz hasteko eskatu zion. Aitak dirua bidaltzen zion Vienan ikasteko, hara iritsiak baitziren Txernivtsiko bere lagun ohi gehienak.[1]
1869ko urrian, Vienako Filosofia Fakultatean sartu zen aparteko ikasle gisa, hau da, entzule soil gisa, Batxilergoko diploma falta zitzaiola. Ioan Slavici eta Transilvaniako eta Bucovinako beste ikasle errumaniar batzuk ezagutu zituen eta România jun ("Errumania gaztea") izeneko ikasle-elkarte batean sartu zen. Unibertsitateko urteak mendebaldeko kulturaren obra handietan (eta ekialdeko kulturaren obra batzuetan) sakontzeko urteak izan ziren Eminescurentzat. Bere ezagutzak literaturan eta kazetaritzan erabili zituen. Errumaniako estatu berriaren garapen ekonomikorako teoria bat ere landuz, herriaren nortasun kulturala kontuan hartuta. Bere lagunen aholkuen kontra (Titu Maiorescu literatur kritikariak filosofia irakasle postu bat agindu zion Iaşi Unibertsitatean), eta bere familiaren iritziaren aurka, ziur aski bere ideia erromantikoak zireta eta, ez zuen diplomarik lortu nahi. Veronica Micle ezagutu zuen, bere poesietarako inspirazioa izan zena; bien arteko elkarrekintzak adierazten du Eminescu benetan maiteminduta zegoela, baina harreman horretan hartutako erabakiek galderak sortzen dituzte; hala ere, ez ziren inoiz elkarrekin bizitzen jarri.
1874an, Eminescu bere herrialdera itzuli zen eta Iaşi hirian bizi izan zen 1877ra arte. Eskualdeko Liburutegiko zuzendari gisa lan egin zuen, Iaşi eta Vaslui probintzietarako eskola-ikuskatzaile gisa edo Curierul de Iaşi egunkariko erredaktore gisa. Convorbiri literare aldizkarian argitaratzen segitu zuen. Ion Creangărekin (egun, errumaniar literaturako lau klasikoetakotzat hartzen da) adiskidetu zen. Bere egoera materiala ezegonkorra zen eta familia-arazoak zituen.
1877an, Bukarestera joan zen, eta han, 1883ra arte, erredaktorea izan zen eta, ondoren, Timpul ("Denbora") Alderdi Kontserbadorearen egunkari ofizialeko erredaktore-burua[2]. Haren kazetaritza jarduera azpimarragarria zen, baina laguntza ezak osasun fisiko eta psikikoa ahuldu zion. Haren poema handien garaia ere bazen: haren poesien zati bat Titu Maiorescuk jaso zuen eta 1884ko Poezii ("Olerkiak") liburukian argitaratu zen: horixe izan zen bizian argitaratu zioten liburuki bakarra.
1883ko ekainean, ahituta, larriki gaixotu zenez, ospitaleratu egin eta merkurioarekin injekzioak egin zizkioten. Vienako sendategi batera eraman zuten, eta bertan merkurio-tratamendua eten zuten. Egoera hobetu egin zitzaion, baina Errumaniara itzultzean, berriro ere bere egoera okertu zen. 1889ko ekainaren 15ean hil zen, doktorearen osasun-etxean. Eminescuk gaixotasun hereditario bat zuen, desoreka bipolar izenekoa, eta gaixotasun horrek anaietako biri ere eragin zien. Beste hipotesi batzuen arabera, konspirazio baten biktima izan oemn zen.[3]
Haren hilobia Bukaresteko Bellu hilerrian dago.
Eminescu errumaniar poetarik itzuliena eta nazioartean ezagunena da, baita herrialde hartako idazlerik garrantzitsuenetako bat ere: haren lana hirurogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta askoren ustez, XIX. mendeko errumaniar literaturaren gailurra da. Agertzen duen indar lirikoak eta testuen gaitasun piktoriko eta hunkigarriak Erromantizismoaren Europako egile handiekin alderatzea ahalbidetzen dute.[4]
Hauek dira haren olerki ezagunenak:[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.