Miguel de la Madrid Hurtado (Colima, Mexiko, 1934ko abenduaren 12a - Mexiko Hiria, 2012ko apirilaren 1a) mexikar politikaria, legegizona eta ekonomista izan zen.
Biografia
Zuzenbidea ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, eta administrazio publikoko ikasketak egin zituen Harvarden. Kargu publiko garrantzitsuak izan zituen, finantza gaien ingurukoak gehienetan. José López Portilloren agintaldian (1979-1981), Programazio eta Aurrekontuen ministerioko idazkari izan zen.
1981ean, Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) buru izendatu zuten, eta 1982ko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Arazo ekonomiko larriei aurre egin behar izan zien bere agintaldian: kanpoko zorra negoziatu zuen eta austeritate-neurriak hartu behar izan zituen. 1984an, Latinoamerikako hainbat herrialde bisitatu zituen, eta ekonomia-irizpide ekonomikoen batasuna proposatu zuen. 1988an, alderdi bereko Carlos Salinas de Gortarik ordezkatu zuen lehendakaritzan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.