Michel Morvan
hizkuntzalari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
hizkuntzalari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Michel Morvan (Paris, Frantzia, 1948ko ekainaren 20a -) frantziar hizkuntzalaria da. Komunitate zientifikoaren adostasun zabalari aurka eginez euskararen jatorritzat Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilia bat proposatzen duelako da ezaguna.
Michel Morvan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1948ko ekainaren 20a (76 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Germanista, Parisko Unibertsitatean, Nanterre eta Sorbonan hain zuzen ere, hizkuntzalaritza eta fonetikan doktoretza lortu ondoren, euskararen jatorria ikasteari ekin zion.
1992an Bordeleko Unibertsitatean euskal gaiak ikasi ondoren, 1996an Les origines linguistiques du basque argitaratu zuen. CNRS erakundearen UMR 5478 taldeko kidea, Fontes Linguae Vasconum, Euskera, Bulletin du Musée Basque, Lapurdum eta hainbat aldizkaritan artikuluak idatzi ditu. 2008an bere hiztegi etimologikoa idaztean, euskara kaukasoar hizkuntzen familiakoa zela esan zuen, aitzineuskara Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilian kokatuta. Horrela, euskararen antzinako historiari buruzko aditurik handienen artean (Koldo Mitxelena, Joseba Lakarra, Larry Trask, Ricardo Gómez...) onarpenik handiena duen hizkuntza bakartuaren teoriaren aurka egiten du; bai eta onarpen handirik ez duen John Bengtsonen dene-kaukasoar teoriaren aurka ere.
Morvanen ustetan, gainerako hizkuntzak ez bezala, euskara bere historian, egonkorra izan da oso, eta Eurasiako beste lekuetan topatutako hainbat erro mantendu ditu. Hala, Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilia proposatzen du, kaukasoar hizkuntzak eta hizkuntza drabidikoak ere makrofamilia horretan bilduta. Hona hemen berak proposaturiko adibide batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.