estatubatuar abeslaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mia Katherine Zapata (Louisville, Kentucky, AEB, 1965eko abuztuaren 25a; Seattle, Washington; 1993ko uztailaren 7a) The Gits punk rock edo grunge taldeko kantari nagusia izan zen eta 27 urte baino ez zituela, ospakizun batetik etxerako bidean hil egin zuten.[1] [2]
Mia Zapata | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Louisville, 1965eko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Seattle, 1993ko uztailaren 7a (27 urte) |
Hobiratze lekua | Cave Hill Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Antioch College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | 27koen kluba The Gits (en) |
Genero artistikoa | punk rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | C/Z Records (en) |
thegits.com | |
|
Bere jaioterrian goiz ikasi zuen gitarra jotzen eta musika gaitasunak garatu zituen. 1986an, lagun-talde batekin elkartu eta The Gits musika-taldea sortu zuen, Ohioko Antioch Collage arte liberalen eskolara zihoala. Eskola hori gazteen aktibismoaren sorlekutzat hartzen zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan. 1989an, bera eta taldeko gainerako kideak —Joe Bazo (gitarra), Mateo Fred Dresdner (baxua) eta Steve Moriarty (bateria)— Seattlera joan ziren, hiri hori rock alternatiboaren hiri erreferentzia bihurtu zenean. Garai hartan bertan sortu zen grunge mugimendua, eta haren ezaugarri bereizgarria garai hartan bizi zen gazteen haserrea islatzea zen. Hiriaren eszenak eragin zion bandari.[2][3]
Lehen diskoa, Frenching the Bully, 1992an kaleratu zutenean, musika-eszenaren barruan ospe handiagoa hartzen hasi ziren. Aurretik, kontzertuetan ezagutarazi ziren. Kontzertu horietako asko doakoak ziren, eta eszena alternatiboan jarraitzaile asko lortu zituzten. Lehen diskoaren ondoren, birak egin zituzten Estatu Batuetan eta Europako zenbait herrialdetan, eta biztanleria-segmentu handiago bateko fanak lortu zituzten. Enter: The Conquering Chicken izeneko bigarren albuma, 1993an grabatu eta 1994ko martxoaren 22an kaleratu zuten, Mia hil ondoren.
Uztailaren 7ko goizaldean, 27 urte baino ez zituela, Mia Zapata Comet Tavern lokala utzi zuen Capitol Hillen, lagun batzuekin bira baten etorrera ospatu ondoren. Bakarrik itzultzea erabaki zuen eta lagun bat bisitatu zuen, bera izan baitzen bizirik ikusi zuen azkena. Gorpua Seattleko Barruti Zentralean aurkitu zuten 3:30ean, 24th Avenue South eta South Washington Street elkargunetik gertu. Neska bortxatu, ito eta bortizki jo zuten. Crímenes imperfectos saioko atal batean, taldeko fan den forentse laguntzaileak abeslaria ezagutu zuela esan zuten.
Lagunen eta senideen arteko nahasmena erabatekoa izan zen, ez bakarrik gertaeraren ikaragarritasunagatik; gainera, haren heriotzaren inguruabarrak eta hiltzailearen identitatea ezezagunak izan ziren hamarkada batean, gutxi gorabehera.
Mia Zapata Cave Hill Cemeteryn lurperatu zuten Louisville herrian, Kentuckyn.[4]
Urte luzez, familiakoak eta lagunak, besteak beste, Nirvana, Soundgarden, Pearl jam bandak eta, ikertzaile pribatuen zerbitzuak inolako emaitzarik gabe kontratatu zituzten.
2002. urtean, Mia Zapata gorputzean aurkitutako ustezko erasotzailearen DNA zuen listu-lagina kriminalen banku nazionalean alderatu zen. Horren bidez egiaztatu ahal izan zen txistua Kubako 49 urteko Jesus Mezquiarena zela, krimena egin zuenean Seattlen bizi zena. Mezquiak delitu-historia luzea zuen, eta Miamin atxilotu zuten. Hantxe bizi zen, eta 36 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2004ko martxoan, bortxaketa eta hilketagatik.[5] [6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.