Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antropologian eta soziologian, memea ideia eta praktika kulturalen oinarrizko unitate bat da, pertsonen artean transmititu egin daitekeena, hizkeraz, idazketaz edo bestelako ekintzen bitartez. Richard Dawkins ikerlariak sortu zuen terminoa 1976 urteko The Selfish Gene bere liburuan, kulturaren hedapenerako modeloen oinarri gisa, eboluzio ikuspegi batetik. Memetika kontzeptua ere sortu zen 1990eko hamarkadan, meme unitateen modeloak ikertzen duen arloa izendatzeko [1]. 2004. urtean memerazio terminoa proposatu zen toki eta une batean meme-multzo komun bat duen jendea izendatzeko [2].
Geneek eta memeek hedatzeko erabiltzen dituzten bideak ezberdinak izanda, memerazio hitzaren esanahia ezin da izan “jatorri berekoak diren ondorengoen andana bateko maila bakoitza”ren antzekoa (aitaita, aita eta semea hiru generazio diren moduan), baina bai “denbora bertsuan jaiotako jende guztia”ren moduko esanahi laxoagoaren idurikoa. Adibidez, gaur egun dibortzio, zentral nuklear edo hazi transgenikoen alde eta aurka daudenak ez dira generazio ezberdinekoak, memerazio ezberdinekoak baino, barneratuta dituzten memeek definitutako ideia ezberdinak baitituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.