Mebsuta, ε Geminorum (ε Gem / 27 Geminorum) izarraren izen arrunta da. +2,98ko itxurazko magnitudeduna, Gemini konstelazioko bosgarren izarrik distiratsuena da. Bere izena, antzinako tradizio arabiarretik dator, non Mekbuda (ζ Geminorum) izarrarekin batera, lehoi baten erpeak eratzen zituen. Honela, Mekbuda izena, gorde herpeari dagokion esaldi batetik datorren bitartean, Mebsutak, luzatutako herpeari erreferentzia egiten dio. Melucta eta Meboula, antzina Mebsutari eman zitzaizkion izenak dira.

Datu azkarrak Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000, Ezaugarriak ...
Mebsuta
Thumb

ε Geminorumen kokapena
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Gemini
Igoera zuzena 06h 43m 55.92626s
Deklinazioa +25° 07 52.0515
Itxurazko magnitudea (V)+3.06
Ezaugarriak
Mota espektralaG8 Ib
U−B kolore indizea+1.46
B−V kolore indizea+1.40
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+8.09 ± 0.14 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –5.57 mas/u
Dec.: −12.36 mas/u
Paralajea (π)3.86 ± 0.17 mas
Distantzia840 ± 40 au
(260 ± 10 pc)
Zehaztasunak
Masa19.2 ± 0.1 M
Erradioa140 ± 35 R
Argitasuna8,500 L
Gainazaleko grabitatea (log g)0.88 ± 0.05
Tenperatura4,662 ± 36 K
Metaltasuna [Fe/H]0.15 ± 0.07 dex
Biratze abiadura (v sin i)8.7 ± 1.0 km/s
Adina8.3 ± 0.1 Mu
Beste izendapenak
27 Geminorum, FK5 254, HD 48329, HIP 32246, HR 2473, SAO 78682.
Itxi

Mebsuta, izar supererraldoi hori arraro bat da, G8Ib mota espektralekoa eta 4360 gradu Kelvin dituena azalean. 7600 eguzkirena bezalako argitasunarekin, begi hutsez ikus daiteke, 900 argi urtera dagoen arren. Gure Eguzkia baino askoz handiagoa da, eguzki diametroa baino 150 aldiz handiagoa den diametro batekin. Gure Eguzki Sistemaren erdian jarriz gero, bere azalera, Artizarraren orbitaraino iritsiko litzateke. Bere masaren arabera, 7 eta 9 arteko eguzki masan estimatua, Mebsuta, justu, bere bizia nano zuri bat bezala amaitzeko mugan dago. Muga hau gainditzen badu, supernoba bezala eztanda egingo du.

Mepsutak, lagun bisual bat du, beragandik 2 minutu sexagesimalez banandua, lagun honi buruz, izar bikoitz optiko bat zela pentsatu zelarik. Baina, bere ezaugarriek (K motako izar eboluzionatu bat da), Mebsutaren berdina den distantzia bat iradokitzen dute. Beste alde batetik, Mebsutaren adina, gehienez ere 50 milioi urtekoa dela kontutan hartuta, ezin daiteke Mebsuta baino masa txikiagoa duen eta eboluzionatuagoa dagoen izar lagunik. Behatutako "laguna", ziur asko, soilik Mebsutaren inguruetatik igarotzen da.

Mebsuta ekliptikatik gertu dagoenez, Ilargiak estal dezake, eta, batzuetan, baita planetaren batek ere. Azken ezkutaketa, 1976ko apirilak 8an gertatu zen, orduan, Martitzek ezkutatu zuelarik.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.