Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Matthew Gregory Lewis (1775ko uztailaren 9a, Londres – 1818ko maiatzaren 14a, Ozeano Atlantikoa) ingeles idazle, eleberrigile, antzerkigile eta politikari bat izan zen.
Matthew Lewis | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: 1st Parliament of the United Kingdom (en)
Hautetsia: 18th Parliament of Great Britain (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1775eko uztailaren 9a | ||||
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma | ||||
Heriotza | Ozeano Atlantikoa, 1818ko maiatzaren 14a (42 urte) | ||||
Hobiratze lekua | itsaso | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar horia | ||||
Familia | |||||
Aita | Matthew Lewis | ||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Christ Church (en) Westminster School (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | eleberrigilea, antzerkigilea, politikaria, idazlea eta poeta | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Izengoitia(k) | Monk Lewis | ||||
Genero artistikoa | Gothic literature (en) eleberri gotikoa | ||||
Oxford hiriko ikastetxe batean ikasten ondoren, gazterik Frantzia, Alemania (hemen Goetheren idazlanak irakurri zituen) eta Herbehereetan barna ibili zen, azken herrialde honetako Haga hirian zela britainiar enbasada erasotua izan zen unean ihes egitera behatua egon zelarik.
1796ko The Monk ("Fraidea") bere idazlan ospetsuaren ondoren Monk Lewis ezizenaz ere ezaguna izan zen, bertan Espainiar Inkisizioaren aurkako salaketa burutu eta britainiarren artean aski ospetsu bilakatu zen.
Fraidea idaz lanak Ingalaterrako biztalenriaren gehiengoaren aldetik harrera ona izan zuen, halere bertan erabilitako hizkera obszenoa zela eta, britainiar intelektualen kritikak ere jaso zituen, ondorioz 1798an idazleak bigarren argitalpeneko hizkera gozotu zuen, jada urte hartako Erresuma Batuko Legebiltzarreko biltzarkidea zen. Fraidea eleberri gotiko bat da, honetan erlijioaren hipokresiari buruz ironizatzen delarik. Eleberri hau hamar astetan idatzi zuen, gainera Lord Byron eta Sadeko Markesak hura irakurtzean euren oniritzia ere eman zioten.
1812an, bere aitaren heriotzaren ondoren, Lewis bere aitak Jamaikan zituen jabegoen nagusi bihurtu zen. Behin Ingalaterrara itzuli ostean, aldi batez Suitzan egon zen, han bere adiskideak ziren Lord Byron, John William Polidori, Mary Shelley eta Percy Shelley idazlanekin elkartu zen, baina handik gutxira bere jabegoetara itzuli zen. Ondoren Jamaikara bidaiatu eta jada 1818an Europara itzuli zenean sukar horiz gaixotu eta hil egin zen.
Amerikan denbora luzez egon ondoren Antilletako landatzaile baten egunkaria, idazlan hau 1833an bera hil ondoren argitaratu zen.
Idazle honen beste lan nabarmenen batzuk honako hauek dira: Beldurrezko ipuinak, 1799 eta Ipuin harrigarriak, 1801; eta antzerkilanak, The Castle Spectre ("Gazteluko espektroa"), 1796;, Indiarra, 1799 eta Alfontso, 1801. Gainera Kotzebue eta Schiller idazleen ingelesezko itzulpenak ere egin zituen (adibidez, Kabale und Liebe, Ministroa izenaz) , bestalde The Bravo of Venice ("Veneziako ausarta") (1804) idazlana ere itzuli zuen.
André Breton eta Antonin Artaud idazleek Fraidea idazlana eleberri gotiko onenatzat jo eta Erromantizismoko lorpenik handienetako bat gisa aldarrikatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matthew Lewis |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.