Mary Robinson

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mary Robinson

Mary Robinson, jaiotzaz eta izen osoz Mary Therese Winifred Bourke eta Máire Mhic Róibín[1] irlanderaz (Béal an Átha-Ballina, Maigh Eo-Mayo, 1944ko maiatzaren 21 -) Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea (1990-1997) eta kargu honetara heldutako lehen andrazkoa izan zen; Fianna Fáil alderdiaren laguntza izan ez duen historiako lehena ere izan zen[2].

Datu azkarrak United Nations High Commissioner for Human Rights (en), 7. Irlandako Presidente ...
Mary Robinson

Ahotsa
United Nations High Commissioner for Human Rights (en)

1997ko irailaren 12a - 2002ko irailaren 12a
José Ayala Lasso (en) - Sérgio Vieira de Mello

7. Irlandako Presidente

1990eko abenduaren 3a - 1997ko irailaren 12a
Patrick John Hillery - Mary McAleese
Seanad Éireanngo kidea

1987ko apirilaren 25a - 1989ko uztailaren 5a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 18th Seanad (en)
Seanad Éireanngo kidea

1983ko otsailaren 23a - 1987ko apirilaren 3a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 17. Seanad Éireann
Seanad Éireanngo kidea

1982ko maiatzaren 13a - 1982ko abenduaren 21a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 16th Seanad (en)
Seanad Éireanngo kidea

1981eko urriaren 8a - 1982ko apirilaren 16a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 15th Seanad (en)
Seanad Éireanngo kidea

1977ko urriaren 27a - 1981eko uztailaren 16a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 14th Seanad (en)
Seanad Éireanngo kidea

1973ko ekainaren 1a - 1977ko ekainaren 22a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 13. Seanad Éireann
Seanad Éireanngo kidea

1969ko azaroaren 5a - 1973ko apirilaren 30a
Barrutia: University of Dublin (en)
Hautetsia: 12th Seanad (en)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Therese Winifred Bourke
JaiotzaBallina, 1944ko maiatzaren 21a (80 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
BizilekuaZürich
Irlandako Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Nicholas Robinson
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Columbia Unibertsitatea
Harvardeko Zuzenbide-Eskola
Mount Anville Secondary School (en)
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria, unibertsitateko irakaslea eta barristerra
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
University of Pretoria (en)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Irish Academy (en)
Amerikako Sozietate Filosofikoa
The Elders
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Itxi

1997tik 2002ra NBEren Giza Eskubideen gaineko Goi-Ordezkaria izan zen. Eragin handiko nazioarteko erakunde eta elkarte askotako kidea, 2010eko martxoan Euskal Herriak bizi duen gatazkari irtenbidea errazteko publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Biografia

Connachteko hiri txiki batean 1944an jaioa, guraso medikuen alaba da[3]. Familian jatorri geografiko (Irlandako konderri batzuetatik etorritakoak), politiko (irlandar independentistak zein britainiar zaleak) eta erlijioso (katolikoak, anglikanoak) desberdinetakoak zeuden.

Bigarren Hezkuntza Dublinen egin zuen eta Goi Mailako ikasketak hiri bereko Trinity College eta Massachusettsko Harvard Unibertsitateko Zuzenbide Eskolan[4]. Oraindik oso gazte zela aipatu unibertsitate dublindarrean garrantzi handiko irakasle postua erdietsi zuen[5].

1970ean Nicholas Robinson protestantearekin ezkondu zen. Familian erlijio jatorri desberdinetakoak izanik ere horrek desadostasuna sortu zuen bere gurasoengan, nahiz eta hilabete batzuetan egoera baretu egin zen[6]. Hiru ume dituzte.

Ibilaldi politikoa

1979tik 1983ra Dublingo Udalean zinegotzi ibili bazen ere, bere ibilbide publikoa 1969an hasi zen. Dublingo Unibertsitateak Seanad Éireannera (Irlandako Senatua) bidaltzen dituen hiru kideetakoa bihurtu zenean[7]. Instituzio honetan Robinsonen lana sexuen arteko berdintasunaren defentsan nabarmendu zen; antisorgailuen aldeko jarrerak sektore kontserbadoreak bere kontra bultzatu zuen kanpaina ekarri zion baina horri gehitu behar zaio proposamenak beste senadore bakar baten botoa ere ez zuela lortu. Sexu aukera guztien errespetuaren alde ere lan egin zuen "Homosexualen legearen errreformaren aldeko kanpaina" izenekoa bultzatuz.

Hastapenean independente, 1970eko hamarkadaren erdialdean Alderdi Laboristan sartu zen. Dáil Éireannen (Irlandako legebiltzarreko behe ganbera) eta Dublingo udaletxean sartzen saiatu zen baina ez zuen arrakastarik izan[8]. Hiriko Etxeak Wood Quayn (vikingoen aztarnategi oso inportantea) eraikin administratibo berriak egiteko zuen (eta azkenean burutu zuen) planaren aurka aritu zen.

1982an Alderdi Laboristak koalizio gobernua osatu zuen Fine Gaelekin. Errepublikako prokuradore orokorra izateko askoren ustez egokiena izanik ere ez zen izendapen hori egin; apur bat geroago Robinsonek alderdia utzi zuen Garret FitzGerald Taoiseachak Margaret Thatcherren gobernu britainiarrarekin sinatu zuen Itun Anglo-Irlandarrarekin ados ez egiteagatik.

Seanaden beste lau urtez egon zen; 1989an berriro ez aurkeztea erabaki zuen. Urtebete geroago Alderdi Laboristak presidente izateko hautagaia izateko eskatu zion; hala ere, lehenago alderdiaren barruan zegoen desadostasuna gainditu behar izan zuen. 1990ko hauteskundeetan Robinsonek "lehen preferentziazko botoen" %39 lortu zituen; Fianna Fáileko Brian Lenihanek lehen preferentziazkoetan %44 erdietsi zituen baina hirugarren geratu zen Fine Gaeleko Austin Currieren "transferentzia botoengatik" Robinson presidente atera zen[9].

Presidente

Kargu honetan oso popularra bilakatu zen; aurretik ia politikari zaharrentzako kargu figuratiboa zena indarberritu zuen eta bere zuzenbide ezaguerak eta esperientzioa politikoa eraman zituen. Lan handia egin zuen (batzuetan kritikak ekarri bazizkion ere) Irlandako Errepublikako harreman sareak eta eragina zabaltzen, bere iritzi pertsonala zenbaitetan alde batera utzita: gobernu eta monarkia britainiarrarekin , Ipar Irlandako kolore guztietako politikariekin, Vatikanoarekin, gay eta lesbianen eskubideen aldeko taldeekin, 14. Dalai Lamarekin...elkarrizketak egin zituen. Gerra pairatzen ari zen Ruandara bisitaldia egin zuen eta bere sukaldeko leihoan argi sinboliko bat zeukan piztuta, irlandar jatorriko etorkinen oroimenez. Horren guztiaren ondorioz agintaldiaren erdialdean bere onarpenaren batez bestekoa %93koa zen inkestetan[10].

Presidentea zela sinatu zituen bi legeetakoak bere gai kutunen ingurukoak izan ziren: antisorgailuak lortzea errazten zuena eta homosexualitatearen kontrako diskriminazioak ezabatzen zituena. NBEn beste kargu bat betetzeko presidentea izateari utzi zion 1997an; beste andrazko batek, Mary McAleesek, ordezkatu zuen.

NBEn

Nazioarteko erakundean Giza eskubideen gaineko Goi Ordezkaria bihurtu zen. 1998an Tibet bisitatu zuen kargu hori okupatzen zuen lehena izan zen. Heriotza zigorra mantentzen duelako AEB kritikatu zuen. Lau urterako konpromisoa zuela, Kofi Annanek hala eskatuta segitu egin zuen; hori dela eta 2001ean Durbanen antolatutako Arrazakeriaren kontrako Konferentziaren burua izan zen. Kargua 2002an utzi zuen, AEBengandik zetozen presioak areagotu zirenean.

Azken urteak

2006ko azaroaren 9an LGTBen eskubideak babestearen aldeko "Yogyakartako Printzipioak" sinatu zituen 29 lagunetako bat izan zen. 2007ko uztailaren 18an Johannesburgon (Hegoafrika) Nelson Mandela, Graça Machel eta Desmond Tutuk Global Elders edo The Elders ("Zahar globalak") izena hartu zuen taldearen sorrera aurkeztu zuten, munduan dauden arazorik latzenei aurre egin nahian. Robinson kidea da eta taldean Kofi Annan, Ela Bhatt, Gro Harlem Brundtland, Jimmy Carter, Li Zhaoxing eta Muhammad Yunus daude.

Euskal Herrian bizi den gatazka politikoari irtenbide baketsua lortu nahian 2010eko martxoan argitaratu zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.

Kide edo kolaboratzailea den beste erakunde eta taldeen artean hauexek daude:

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.