From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Louis Amis (Oxford, Ingalaterra, 1949ko abuztuaren 25a - Lake Worth, Florida, 2023ko maiatzaren 19a) britainiar idazlea izan zen.
Martin Amis | |
---|---|
(2014) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1949ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Lake Worth, 2023ko maiatzaren 19a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Familia | |
Aita | Kingsley Amis |
Ama | Hilary Bardwell |
Ezkontidea(k) | Antonia Phillips (en) (1984 - Isabel Fonseca (en) (1996 - 2023) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Exeter College (en) Hills Road Sixth Form College (en) Bishop Gore (en) Westminster School (en) Cambridgeshire High School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, ipuingilea, unibertsitateko irakaslea, oroitzapen-idazlea, idazlea, gidoilaria, kazetaria, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta zinema gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Manchesterreko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | saiakera |
martinamisweb.com | |
|
Kingsley Amis idazlearen semea zen. Britainiar gizarteaz egiten duen literatura-satiragatik da ezaguna.
Martin 1971n lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean, eta London Observer egunkarian lan egin zuen literaturako kritikari gisa. 1972-1974 bitartean Times Literary Supplementeko kontakizun- eta poesia-saileko argitaratzailea eta zuzendaria izan zen. Gero New Statesmanentzat lan egin zuen eta 27 urte zituela literatura-sailaren zuzendari izatera iritsi zen.
1980an Observerera itzuli zen lankide berezi gisa. Idatzi dituen nobela, kontakizun, saiakera eta zinema-gidoiek ospe handia eman diote, eta bere garaiko idazle satiriko zorrotzenetakoen artean kokatu dute. Lehen nobelarekin (1973, Rachelen liburua) Somerset Maugham saria irabazi zuen 1974an. Gero Haur hilak (1976), Arrakasta (1978), Beste jende bat (1981), Dirua (1984), Einsteinen mamuak (1987), Londresko zelaiak (1989) eta Denboraren gezia (1991) idatzi zituen.
Berriagoak dira Informazioa (1995) eta Gaueko trena (1997).
Amisen estilo zorrotz eta satiriko zainduaren atzean, gaur egungo gizarteak sexuarekin, drogarekin, indarkeriarekin, gai nuklearrekin eta ingurumenarekin dituen arazoekiko kezka islatzen da. Kritikari batzuentzat idazle iluna eta desatsegina da, beste batzuentzat, berriz, Dickensen ondorengo jenio komikorik handiena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Amis |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.