abeslari brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Marisa Monte (izen osoa Marisa de Azevedo Monte) (Rio de Janeiro, 1967ko uztailaren 1a) Brasilgo emakumezko abeslari ezagunenetakoa da, 1990eko hamarkadan sona handia hartu zuena. Brasilgo Rolling Stone aldizkariak historiako bigarren abeslari onena kontsideratzen du, Elis Reginaren atzetik.
Marisa Monte | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1967ko uztailaren 1a (57 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea, gitarra-jotzailea eta kantugilea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Tribalistas |
Genero artistikoa | música popular brasileira (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
marisamonte.com.br | |
Haurtzaroan piano ikasketak egin bazituen ere bederatzigarren urtebetetzean bateria bat jaso oparitan eta perkusiozale bihurtu zen. Ondoren gitarra jotzen ikasi zuen. Nerabe zela kanto lirikoa ikasi zuen eta Rocky Horror Show musikalean hartu zuen parte[1].
1985ean Italiara joan zen kantu ikasketak egitera eta han egi zituen hamar hilabetetan kantu lirikoa bertan behera utzi eta lagun brasildarrekin beren herrialdeko musika jotzen aritu zen pub eta lokaletan. Venezian Nelson MOta ezagutu zuen, Tudo veludo ikuskizunaren zuzendaria izango zen eta 1987an Ríoko JazzMania kanalean aurkeztu zuen Marisa protagonista zela. Berehalako arrakasta izan zuen eta oraindik diskoa grabatu gabea bazen ere brasildar musikan etorkizun handieneko ahotsa zuela kontsideratu zuten. 1989an Brasilgo "TV Manchete" telebista saioan emandako kontzertua grabatu eta aurreneko diskoa kaleratu zuen, MM izenekoa[1]. Urte berean Salvador de Pátria teleseriearen soinubandan hartu zuen parte. Soinubandaren diska Brasilgo historiako ehun onenen artean 52. postuan kokaturik dago.
1991 urtean bigarren diskoa atera zuen, Mais ("gehiago"). Disko honetako single ezagunena Beija Eu izan zen. 1994an Verde, Anil, Amarelo, Cor-de-Rosa e Carvão diskoa atera zuen, hau ere Brasilgo musika historiako 100 onenen artean kokaturik dago, 87. postuan hain zuzen ere. Brasilgo artista ugariren kolaborazioak izan zituen, hala nola, Gilberto Gil, Paulinho da Viola, Carlinhos Brown, Nando Reis (Titãs), Laurie Anderson eta Naná Vasconcelos[2]. 1996an Barulinho Bom ("zarata ona") atera zuen.
2000 urtean Memórias, Crónicas, e Declaracões de Amor diskoa argitaratu zen eta hurrengo urtean izen bereko DVDa, Rio de Janeiron bertan hiru egunetan emandako kontzertuaren irudiekin. 2002an Tribalistas taldea osatu zuen Arnaldo Antunes eta Carlinhos Brownekin[3] eta 2003an hirukotearen diskoa argitaratu zen. Garai hartan sanba eta musika kariokaren inguruko ikerketa egiteari ekin zion eta emaitza 2006an plazaratu ziren bi disko izan ziren, Infinito Particular eta Universo Ao meu Redor[2]. Bietan grabaturiko abestiekin zuzeneko disko bat atera zuen 2008an, Infinito Ao meu Redor.
2011 urtean O que você quer saber de verdade atera zuen Antunes eta Carlinhos Brownen hainbat abestirekin[4]. Ondoren egin zuen birarekin Verda De Uma Ilusao (Tour 2012/2013) zuzeneko diskoa grabatu zuen. 2016an abesti ezagunenen bilduma egin zuen Coleção izeneko diskoan.
2012 urtean Londresko Olinpiar Jokoen amaierako ekitaldian hartu zuen parte[3].
Marisa Montek ibilbide luzean zehar herrialdeko eta atzerriko artista ugarirekin egin ditu kolaborazioak. Gehienak Arnaldo Antunes eta Carlinhos Brownekin, baina beste batzuk aipatze aldera, hor daude Paulinho da Viola, Cesária Évora, Julieta Venegas eta David Byrnekin besteak beste grabaturiko abestiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.