abeslari caboverdetarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Cesária Évora (Portugeseko ahoskeran sɨˈzaɾiɐ ˈɛvuɾɐ; Mindelo, Cabo Verde, 1941eko abuztuaren 27a - São Vicente, Cabo Verde, 2011ko abenduaren 17a), abeslari famatu caboverdetarra izan zen. Morna estiloko abeslaririk ezagunenetakoa izan zen munduan. "A diva dos pés descalços" ezizena eman zioten, "oinutsik doan diba" alegia.
Cesária Évora | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mindelo (en) , 1941eko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Cabo Verde |
Heriotza | Mindelo (en) , 2011ko abenduaren 17a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Mindelo (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Cape Verdean Creole (en) portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | fadoa morna (en) modinha (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Lusafrica |
cesaria-evora.com | |
Musikazaleez osaturiko familia batean sortu zen, eta gazterik hasi zen abesten, bizibidea ateratzeko, baina 1980ko hamarraldian hasi zen ospea irabazten, Portugalen diskoak grabatzen hasi zenez gero, batez ere. Harrezkero Europa osora zabaldu zituen bere sorterriko doinuak, morna izeneko abesti nostalgiaz beteak, kultura portugesaren eta afrikarraren lotura erakusten dutenak.
1990. urtean argitara emandako Distino di Belita diskoarekin egin zen ezaguna Europan, eta erabateko arrakasta lortu zuen handik bi urtera Miss Perfumado izenekoarekin. Azken lanetan bereziki aipatzekoak dira Sodade antologia eta Cesaria. Cesária Évoraren ezaugarri aipagarriak ziren bere ahotsaren indarra eta doinu malenkoniatsua.
1.Mornas de Cabo-Verde & Oriondino, 1965
2.Cesária, 1987
3.Cesária Évora, La Diva aux pieds nus, 1988
4.Distino di Belita, 1990
5.Mar Azul, 1991
6.Miss Perfumado, 1992
7.Sodade - Les plus belles mornas de Cesaria, 1994
8.Cesária, 1995
9.Cesária Évora à L'Olympia, 1995
10.Cabo Verde, 1997
11.Best of Cesária Évora, 1998
12.Nova Sintra, 1998
13.Le monde de Cesária Évora, 1999
14.Café Atlântico, 1999
15.Cesária Évora : L'essentiel, 2001
16.São Vicente di Longe, 2001
17.Anthology, 2002
18.Anthologie: Mornas & Coladeras, 2002
19.The Very Best of Cesária Évora, 2002
20.Voz d'Amor, 2003
21.Les essentiels, 2004
22.Rogamar, 2006
23.Rádio Mindelo, 2008
24.Nha sentimento, 2009
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.