idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Darrieussecq[1] (Baiona, Lapurdi, 1969ko urtarrilaren 3a) frantsesezko idazlea da.
Marie Darrieussecq | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1969ko urtarrilaren 3a (55 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Université Paris-Diderot Doktoretza École normale supérieure (1990 - 1994) |
Tesi zuzendaria | Francis Marmande |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta psikoanalista |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
mariedarrieussecq.com | |
Lehen liburuarekin (Truismes) sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian bai eta Europa osoan ere. Hainbat hizkuntzatara (30 baino gehiago) itzuli dute, tartean euskarara (Ahardikeriak; Alberdania, 2004.)
Lapurdiko hiriburuan jaioa, Basusarrin bizi izan da baina ez du oroimen onik herri horretatik.[erreferentzia behar] Familia itsas girokoa du: ama (lanbidez frantses irakasle kolegio batean) ziburutarra eta aitaren aita (berau lanbidez teknikari) ere arrantzalea zen. Amatxi sare konpontzaile zen Donibane Lohizuneko portuan. Familia euskaldunean hazi zen, ama eta amatxi euskalzaleak zituen, haiekin txikitan euskaraz egiten zuen baina gero galdu zuen eta horrekin damutzen da.[2]
Familia gertakizun batzuek (itsasoarekiko harremana, gurasoek galdu zuten semea) behin eta berriro agertzen dira bere liburuetan. Batxilergoa Baionako Cassin lizeoan egin zuen. 1988tik 1990era literatura ikasketak egin zituen Bordeleko Michel-Montaigne lizeoan. Hortik aurrera Parisen segitu zuen ikasten eta 1997an tesia egin zuen: «Autofikzioa eta ironia tragikoa Georges Perec, Michel Leiris, Serge Doubrovsky, eta Hervé Guibertengan».[3]
Idazle izateaz gain psikoanalista ere bada.
Azken 20 urteetan Paris du bizitoki nagusi eta zenbait denboraldi pasatzen ditu Lapurdin.[4] Ezkonduta dago eta hiru seme-alabaren ama da.[5]
2007ko hauteskundeetan Ségolène Royalen alde agertu zen. 2010eko maiatzean Egunkariaren aldeko artikulua idatzi zuen Libération kazetan.[6]
Euskaraz muga batzuekin egiteko gai da. 1998an Marie NDiayek, "ziminokeria" egin izanaz akusatu zuen (singerie) eta 2007an Camille Laurensek[7] plagiatze sikologikoa egotzi zion. Bi akusazio hauei Rapport de police eleberriaz erantzun zien.
Bere obra guztietan protagonista emakume bat da.[3] P.O.L. argitaletxeak atera dizkio lanak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.