Remove ads
idazle galiziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
María Pilar Campo Domínguez (Val do Mao, Lugo, Galizia, 1948ko otsailaren 24a) Marica Campo izenaz ezaguna, galiziar idazlea da. [1]
Marica Campo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | O Incio, 1948ko otsailaren 24a (76 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lugoko Val do Mao jauregian jaio zen, 1948ko otsailaren 24an. [1] Hamabost urte zituela, misiolari izateko monasterioa sartzea erabaki zuen. Ordenatzen egon zen bost urteetan Magisteritza eta Teologia ikasketak egin zituen. Irakasle gisa aritu zen Lugoko probintziako hainbat herritan, baita Kanariar Uharteetan ere. 2008an erretiratu zen Guitirizera, eta bertan jarraitzen du. [2]
Haurtzarotik irakurle amorratua eta idazle goiztiarra, halere, urteetan zehar Maricak antzezlan bakarra argitaratu zuen, poema batzuk aldizkarietan, Fuxan os ventos musika taldearentzako letrez gain. Lagunak izan ziren tematu eta bultzatu zutenak, horrela, 1992an bere lehen liburua argitaratu zuen, Tras as portas do cara izeneko poema bilduma.
Chairega de Honra izendatu zuten Xermolos Kultur Elkarteak eta Manuel María de la Terra Chá Fundazioak 2007ko azaroan. [1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.