nafar noblea eta Frantses Xabierren ama From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Azpilkueta Aznarez (Xabierko gaztelua, 1464-?)[1] Nafarroako noblea izan zen, baztandar jatorrikoa, eta Xabierko gazteluko andrea, oinordetzaz. Joanes Jatsukoa doktorearekin ezkondu zen 1483an, eta Xabierko gaztelua eraman zuen ezkonsaritzat bere ezteira.[2] 1502an aita hil zitzaionean, Azpilkueta jauregia ere jaso zuen oinordetzan. Maria Xabierko gaztelua zaharberritzen saiatu zen, aski hondatua geratu baitzen Nafarroako beaumontarren erasoetan, 50 urte lehenago.[2]
Maria Azpilkueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xabierko gaztelua, 1464 (559/560 urte) |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joanes Jatsukoa |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Hainbat seme-alaba izan zituen, tartean zela Frantses Xabier.[2] Nafarroako konkistan, familiako kideak alderdi subiranistako liderrak izan ziren, hala nola senarra eta bereziki Mikel semea, Hondarribiko Setioan parte hartuz (1522-1524). Barkatuak izan baziren ere, ondasunetan eta estatusean galera handiak izan zituzten, Maria saminez bete zuena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.