Marcellí Domingo

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Marcellí Domingo

Marcel·lí Domingo Sanjuan (Tarragona, 1884ko apirilaren 26a - Okzitaniako Tolosa, 1939ko martxoaren 2a) katalan politikaria izan zen. Diputatua izan zen Gorteetan, eta Layretekin eta Alomarrekin batera federalismoaren aldeko Partit Republicá Catalá alderdia sortu zuen 1917. urtean. Atxilotu egin zuten, urte bereko langile-grebaren bultzatzaileetako bat zela leporatzen ziotelako, baina herriaren presioari esker aske utzi behar izan zuten berehala. Hurrengo urtean diputatu hautatu zuten Bartzelonako Gorteetan. Alderdi Erradikal Sozialista sortu zuen 1929. urtean eta Donostiako ituna izenpetu ondoren (1930) Frantziara ihes egin behar izan zuen 1930. urteko altxamenduko buruzagietako bat izateagatik. Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean Espainiara itzuli, eta Irakaskuntza Publikoko eta Nekazaritzako ministro izendatu zuen Manuel Azañak 1936. urtean, Marcelliren eta Azañaren alderdiek bat egin ondoren (Frente Popularra). Espainiako Gerra Zibilaren garaian Frantziara erbesteratu zen eta Okzitaniako Tolosan hil zen handik laster. Bereak dira En la calle y en la cárcel (1923, Espetxean eta kalean), On va Catalunya? (1930, Nora doa Katalunia?), ¿A dónde va España? (1930, Nora doa Espainia?) eta La experiencia del poder (1934, Aginpidearen esperientzia) idatziak.

Datu azkarrak Espainiako Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroa, Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua ...
Marcellí Domingo


Espainiako Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroa

1936ko uztailaren 19a - 1936ko uztailaren 19a
Francisco Barnés Salinas (en) - Francisco Barnés Salinas (en)

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 22a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Tarragona (en)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Espainiako Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroa

1936ko otsailaren 19a - 1936ko maiatzaren 13a
Filiberto Villalobos (en) - Francisco Barnés Salinas (en)
nekazaritza ministroa

1933ko ekainaren 12a - 1933ko irailaren 12a
baliorik ez - Ramón Feced Gresa (en)
Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa

1931ko abenduaren 17a - 1933ko irailaren 12a
baliorik ez - José Franchy y Roca (en)

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 4a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Tarragona (en)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako ministroa

1931ko apirilaren 14a - 1931ko abenduaren 17a
José Gascón y Marín - Fernando de los Ríos Urriti (en)

Gorteetako diputatua

1923ko maiatzaren 18a - 1923ko irailaren 15a
Barrutia: Tortosa

Gorteetako diputatua

1914ko apirilaren 24a - 1920ko urriaren 2a
Barrutia: Tortosa
Bizitza
JaiotzaTortosa eta Tarragona, 1884ko apirilaren 26a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaTolosa Okzitania, 1939ko martxoaren 2a (54 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta kazetaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Nationalist Federal Union (en)
Republicà Autonomist Bloc (en)
Catalan Republican Party (en)
Partido Republicano Radical Socialista
Partido Republicano Radical Socialista Independiente
Izquierda Republicana
Itxi

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.